Irakurriena
- 1. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 2. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 3. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 4. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 5. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 6. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
"Familia bat osatzen genuen, eta orain ere horrela izan beharko litzateke"

"Fagor Ederlan, 1963-2013; 50 urteko ibilbide oparoa" izenburupean, TU lankidek mahai ingurua antolatu du Fagor Ederlaneko zenbait lan-bazkide historikorekin eta gaur egungo presidentearekin. Mahaiaren bueltan batu ditugu Higinio Etxabe (fundatzailea), Leandro Hernandez (fundatzailea), Sotero Olabe eta Roberto Kortazar.
Mahai ingurua, osotasunean, martxoa-apirileko zenbakian argitaratuko badugu ere, hurrengo lerroetan aurrerapen gisa irakur dezakezue Larriñon eginiko saioan jasotako adierazpen esanguratsu batzuk. Era berean, argazki galeria ere prestatu dugu filckr sarean.
Sotero Olabe: "Kooperatiba ezberdinen artean elkartasuna edo solidaritatea erabatekoa zen. Esaterako, 1965 eta 1966 urteetan, Ederlanen aurreneko urteetan krisi latza bizi izan genuen, kapital-zabalkuntza egin behar izan genuen eta ULGORek sekulako babesa eskaini zigun".
Leandro Hernandez: "Sekulako poztasuna geratzen zait. Enpresa handia egiten lagundu izana sekulakoa da niretzat. Arlo pertsonalean zein profesionalean garatzen lagundu dit eta oso harro nago".
Higinio Etxabe: "Oso konforme nago. Burrundara asko botata ere, lagunik ez dut galdu lanean eta hori da benetan inportantea".
Roberto Kortazar: "Eztabaida asko izaten genituen, batzuk beroak. Gogoan dut, behin komunikazio tekniken gaineko ikastaro bat egin genuela eta tira-bira handiak sortu zirela".