Irakurriena
- 1. Ekoizpen linea fotovoltaiko berriak fabrikatu ditu Mondragon Assemblyk Aljeriarako
- 2. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 3. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 4. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 5. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 6. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
Fagorreko kooperatiba guztiek eman dute izena Euskaraldian

Zehatz esanda, oinarrizko egitekoetatik -kideak Euskaraldiaren inguruan informatzea, prestatzea eta ariketa ikusgarri egitea- haragoko lanketa sakonerako konpromisoa hartu dute horiek guztiek, erabilera indartzeko helburuz.
Euskaraldiaren koordinatzaileen esanetan, dagoeneko milaka dira izena emana duten entitateak. Haien parte hartzearen garrantzia azpimarratu gura izan dute: “Entitateak herritarrak batzen garen guneak izaten dira: lantokiak, aisialdi elkarteak, dendak, komertzioak, tabernak… eta horietan ere euskararen erabilera areagotzea ezinbesteko erronka da. Gainera, bertako kide askorentzat, entitatea da euskaraz hitz egiteko duten eremu bakarra”. Horretaz jakitun, euskararen normalizazioaren aldeko urrats berriak egiteko aprobetxatuko du Fagorrek Euskaraldia. Era berean, ekimenean parte hartzeko deia egiten die beste erakunde sozioekonomikoei.
Entitateen ondoren norbanakoek
Martxoaren 6an zabalduko da izena emana duten entitateetako norbanakoen izen-ematea. Beraz, Fagorreko kideek euren kooperatibaren bidez eman ahal izango dute izena. Euskaraldiaren izen-emate orokorra beranduago zabalduko da, martxoaren 15ean. Euskaraldiaren webgunean egongo da izen-emate orokorrerako aukera.