Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Fagor Taldeak eta Laboral Kutxak Gipuzkoako Bertsolari txapelketa babestuko dute

Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eta Txapelketaren babesleen presentzia ere izan da Eskoriatzako ekitaldian: Lide Herrarte Laboral Kutxako Eskoriatzako bulegoko zuzendaria, Leire Okarantza Ibabe Fagor Taldeko Gestio sozialeko arduraduna eta Mari Jose Telleria Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaria; hiruen babesletza eta konfiantza eskertu zuen Betsozale Elkarteak.
Zergatik Apotzagako auzoan?
Ez da ausazkoa izan lekuaren aukeraketa, bertan elkartzen baitziren Almeneko kideak (gaur Arizmendi Ikastola). Eta bertso-eskola horren sorreraren 50. urteurrena da, hain zuzen ere, aurtengo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak omendu asmo duen mugarria, irudiz eta mezuz. Hain zuzen ere, bere hitzartzean, lekuaren aukeraketaren arrazoia azaldu zuen Mikel Artola Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzaileak: "Apotzagan elkartzeak aukera ona eskaintzen digu azken 50 urteotan bertso-eskolek izan duten garrantziaz pentsatzeko. Gaur egun ez dago bertso-eskolarik gabeko txapelketarik, ez da inor egongo txapelketara bertso-eskolatik pasa gabe joango denik".
Bertso-eskolen garrantzia aitortuz, duela 50 urte aitzindari izan zirenen lana eskertu zuen Mikelek: "Guri zaletasun bat transmititu ziguten, hitzarekiko pasio bat, bertsoarekin gozatzen ikasi genuen". Zaletasunaz gain, talde izaera ere transmititzen dituzte bertso-eskolek, hori dio Artolak. Eta horixe da, hain zuzen ere, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak izan nahi duen izaera.
Kooperatibak bertsolaritza babesten
2024ko txapelketaren edizioak MONDRAGON Korporazioaren bi kooperatiba handiren babesa izango du, izen be Laboral Kutxak eta Fagor Taldeak bat egin dute lehiaketarekin eta aldundiarekin batera babesle nagusi izango dira.