Fagor Taldeak FAGOR markaren erabilera lizentziatzen du sukaldeko tresnen sektorean

FAGOR S.Coop.ek eta CANTRA S.L.ek, markaren erabilera lizentzia kontratua sinatu dute, fabrikatzaile kantabriar horri Fagor markarekin sukaldeko tresnak ekoitzi eta banatzeko aukera emango lioke, 2019ko maiatzetik aurrera.
2019/02/08

Kontratu hau pasa den abenduan Amica S.A. sozietate poloniarrarekin adostutako aurreakordioari gehitzen zaio. Azken honekin negoziazioak aurrera doaz, lerro zuriko etxetresna elektrikoetan Fagor marka erabiltzen utziko liokeen balizko lizentzia izenpetzeko.


Fagor S.Coop.ek, halaber, gailu elektriko txikien eta konfort eremuetan Fagor markaren balioan eta erabileran interesa duten sozietate batzuekin hitz egiten jarraitzen du.