Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Fagor Multimedia Solutionsek Cast Connect kaleratu du, streaming zerbitzu profesional segurua Hospitality sektorearentzat
Google Chromecasten oinarrituta, hoteleko pantailetan gogokoen dituzten plataformetako edukiez gozatzeko aukera ematen die bezeroei Hospitality sektorearen eraldaketa digitala bultzatzeko multimedia irtenbide berritzaileak garatzeko estrategiaren barruan, Fagor Multimedia Solutionsek Cast Connect sortu du, streaming zerbitzu seguru eta fidagarria Hospitality sektorearentzat, bezeroen artean erabiltzaile-esperientzia aparta sortzen laguntzen duena.
Google Chromecasten oinarrituta, Fagor Multimedia Solutions-ek garatutako soluzioak hoteleko pantailetan plataforma gogokoenen edukiez gozatzeko aukera ematen die bezeroei, edozein gailutatik – telefonoa, tableta eta ordenagailua –. Erabiltzeko erraza, iOS eta Android transmisiorako gaitutako aplikazio guztiekin bateragarria da, baita Google Chromecasten bertsio guztiekin (V3, V4 HD eta 4K), Chromecast integratua duten Philips telebistak, zein HDMI irteera duen edozein telebistarekin.
Cast Connect erabiliz, erabiltzaile-datuen segurtasuna bermatuta dago; izan ere, ez da beharrezkoa kredentzial pertsonalak Chromecasten sartzea, eta pribatutasun-sistemak bezeroen datuak ezabatzen ditu. Gainera, CastLock aukera du, lapurretak eta manipulazioak saihesteko.
Fagor Multimedia Solutionsek garatutako CastConnect sistemak hasierako pantailaren irudia argazkiekin, bideoekin eta hotelaren logoarekin pertsonalizatzeko aukera ematen du. Gainera, establezimenduko PMS sistemarekin sinkroniza daiteke, bezeroaren nazionalitatearen arabera hizkuntza aldatu ahal izateko edo erabiltzaileak sisteman dituen kredentzialak aktibatu eta ezabatzeko, check-in eta check-out dataren arabera.
Soluzio honetaz gozatzeko, Interneterako WIFI konexioa behar da eta bezero-softwarea daraman Chromecast gailuez gain, kudeaketa profesionaleko softwarearea duen CastConnect zerbitzari profesionala. Gainera, Fagor Multimedia Solutions-ek, hoteletarako bere zerbitzu profesionalen barruan, irtenbide profesional integral bat eskaintzen du, Cast Connect fisikoki instalatzetik hasi eta bere sistemekin konfiguratu eta integratzeraino.