Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Fagor Industrial Basque Culinary Centerreko partaide izango da
Basque Culinary Center mundu mailako akademia-instituzio aitzindaria da, eta goi-mailako formazioa, ikerketa, berrikuntza eta gastronomiaren eta elikaduraren sustapena ditu helburu. Asmo horietako asko bat datoz Fagor Industrialen xedeekin, eta akordio honi esker instituzioaren patrono izango da, Basque Culinary Centerren organo gorena.
Modu horretan, Fagor Industrialek produktuaren eta zerbitzuaren bikaintasuna bilatzeko duen estrategia gastronomiaren sektorean erreferente den instituzioarekin elkarbanatuko du.
2011ko irailean sortu zenetik, Basque Culinary Center lanean ari da nazioartean formazio akademikoan eta ikerketan erreferente izateko eta, Zientzia Gastronomikoen Fakultatearen eta Ikerketa eta Berrikuntza Zentroaren bitartez, gastronomia garapen sozioekonomikorako palanka gisa sustatzeko.
“Ohorea da eskuz esku lan egitea Basque Culinary Centerrekin, gastronomian eta elikaduran nazioartean erreferente den zentroa”, aipatu du Mario Lopezek, Fagor Industrialen Zuzendari Orokorrak. “Ostalaritzaren hazkundean ekarpena egin nahi dugu, gure produktu eta zerbitzuen abangoardiaren eta berrikuntzaren aldeko apustua eginez. Ziur gaude Basque Culinary Center etorkizunerako ditugun helburuetatik hurbilago egotera bultzatuko gaituen eragilea izango dela”, amaitu du Lopezek.
“Gure taldeen formazio jarraitua Fagor Industrialen daukagun beste konpromisoetako bat da, eta ez dugu modu hoberik ikusten BCCren babesean aritzea baino, munduan aitzindaria den akademia-instituzioa”, azpimarratu du Iker Alberdik, ONNERA Groupeko CEOak.
Joxe Mari Aizegak, Basque Culinary Centerreko zuzendari orokorrak baieztatu du: “bikaintasunarekiko konpromisoa eta berrikuntzaren aldeko etengabeko apustua Basque Culinary Centerreko balioak dira. Fagor Industrialekin batzean, ikerketa eta abangoardia gastronomian aldaketak egiteko oinarri gisa proiektatzen dituen proiektuaren garapena indartuko dugu”.