Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Fagor Herrigintza lankidetza programa berria abiarazi du Fagor Taldeak
Behinik behin, hiru laguntza banatuko lirateke Euskal Herri hobeago bat eraikitzeko lanean dabiltzan gizarte egitasmoak babesteko -urtero egingo da deialdia-: 60.000 eurokokoa, 40.000 eurokoa eta 20.000 eurokoa.
Orain artean, aldian aldiko hitzarmenen bidez banatzen zen laguntza eta Fagor Taldeko Gizarte Eraldaketa Batzordeak zeukan proiektuak aukeratzeko ardura. Orain, banaketarako irizpide eta oinarri berriak adostuta, gizarte eragileek deialdi ireki batean aurkeztu beharko dituzte euren proposamenak, eta, horiek esku artean, Fagor Taldeko kooperatibetako kideek izango dute, bozka bidez, laguntza ekonomikoak jasoko dituzten eragileak eta proiektuak hautatzeko aukera -irailaren 1etik 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira proposamenak, abenduan egingo da bozka prozesua, eta ostean jakinaraziko litzateke onuradunen zerrenda-.
“Fagor Taldeak balioan jarri gura du herrigintzan diharduten eragileen jarduna. Beti izan du lotura estua komunitatearekin, eta aurrera urratsak egiten segitzen du bide horretan. Banaketa sistema berriarekin, eragile gehiagok izango dute euren proiektuak aurkezteko aukera”, azaldu du Aritz Otxandiano Kanpo Fagor Taldeko Iraunkortasun arduradunak. Urtero lez, urteko irabazien %12 bideratuko du kooperatiba taldeak gizarte funtsera, gizarteko ekimen desberdinak lagundu guran -horren zati bat joango da Fagor Herrigintza lankidetza programara-. 2021ean, Bizipozak (30.000 euro), Errigorak (25.000 euro) eta Gureak elkartearen Pauso Berriak proiektuak (12.000 euro) jaso zuten lankidetza programari loturiko laguntza.
Proiektuen aurkezpena
Eragileek irailaren 1etik 30era bitartean izango dute proiektuak aurkezteko aukera fagor.eus webgunean eskura izango duten Fagor Herrintza atalean. Ostean, adosturiko oinarrien araberako balorazioa egingo da -puntuazio sistema bat dago finkaturik-, hamar eragileren proposamenak aukeratuz. Hori eginda, horien artean bozkatuko dute Fagor Taldeko kooperatibetako kideek, hiru proposamen aukeratzeko.
“Bazkideen parte hartzea ere bultzatu gura da. Eurek erabakiko dute zein hiru proiektu lagunduko dituen Fagor Taldeak. Sortu berri den Fagor Elkarrekin tresnaren bidez egingo dugu bozketa, abenduan”, argitu du Otxandianok. Laguntza jasotzeko, beharrezkoa izango da irabazi asmorik bariko erakundea izatea eta egoitza nagusia Euskal Herrian edukitzea. Deialdiaren oinarriak, Fagor Taldearen webguneko Fagor Herrigintza atalean daude eskuragarri.