Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Fagor Herrigintzak aukeratu ditu babestuko dituen hiru proiektuak
Hiruatx Hirugarren Mundu Elkartearen Plaka fotovoltaikoak Ghanako lanbide heziketako zentroa (60.000 euroko laguntza); Txintxirri Ikastolaren Teilatu bizia, plaka fotovoltaikoak, ortua eta helduenen inklusioa (40.000 euroko laguntza); eta Ihitten elkartearen Bullying-ari galga ikus-entzunezkoa (20.000 euroko laguntza). Ohi moduan, 120.000 euro banatuko ditu Fagorrek Euskal Herri hobe baten aldeko lanean ari diren hiru gizarte eragileren artean.
38 proiektu aurkeztu dira aurtengo deialdian, eta, aurrez argitaraturiko oinarrien araberako balorazioa eginda, bederatzi izan dira bozka fasean
Orotara, 38 proiektu aurkeztu dira aurtengo deialdian, eta, aurrez argitaraturiko oinarrien araberako balorazioa eginda, bederatzi izan dira bozka fasean -hiru egitasmo, laguntza kategoria bakoitzeko-. “Pozik egoteko moduko parte hartzea izan da aurten ere. Esan daiteke Fagor Herrigintzarena egonkortzen ari den laguntza deialdia dela. Proiektu interesgarriak jaso dira. Gizarte eragileak gogor ari dira gizarte erronkei behar moduko erantzuna emateko lanean”, aitortu du Aritz Otxandiano Kanpo Fagor Taldeko Iraunkortasun arduradunak.
Hirugarren aldia
Euskal Herrian sortutako ekimenak laguntzeko eta eurekin elkarlanean jarduteko 2022an sorturiko lankidetza programa da Fagor Herrigintza. Haren bidez, Garapen Iraunkorrerako Helburuei erantzun propioa eta berritzailea ematea bilatzen duten proiektuak bultzatzen ditu Fagor Taldeak. Horretarako, euren egitasmoak aurkeztu ohi dituzte gizarte eragileek, eta hiru aukeratzen dituzte Fagorreko kooperatibetako bazkideek, besteak beste, Fagor 2030 iraunkortasun estrategian esangura handienekoak diren Garapen Iraunkorrerako Helburuekin loturikoak lehenetsiz. Guztira, 120.000 euro banatzen dira.
Aurtengoa, hirugarren aldia du Fagor Herrigintzak. Orain arteko ibilbidean, askotariko eragileek jaso dituzte lankidetza programaren laguntzak euren proiektuetarako: Zaporeak, Aita Mari Itsas Salbamendu Humanitarioa, Seaska ikastolen federazioa, Biolur, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa eta Iñurri elkartea.