Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Fagor Etxetresnak konpainiak ikasketa-beka bat eman dio Basque Culinary Centerren Gradu ikasketak egiten dituen ikasle bati
Mondragon Unibertsitateko Gastronomia Zientzien Fakultateko Gastronomia eta Sukaldaritza Arteen lehen graduko ikasle batek irabazi du Fagor Electrodomesticosek Basque Culinary Center.ekin lankidetzan abiaturiko errezeta-lehiaketa.
Bakailaoa oinarri duen platera izan da epaimahaiak datorren ikasturte akademikorako ikasketa-beka batekin saritu duena. Egilea Jose Antonio Olave Candia da, Gastronomia Zientzien Fakultateko bigarren promozioko ikasle perutarra. Saria Iruñeko Rodero jatetxe ezagunean jaso du, bertan burutzen baititu lehen urteko praktika akademiko ofizialak.
Lurrunetan egindako bakailaoa ilar-krema eta Idiazabal karraskatsuaren gainetik:horixe izan da saria eman dion platera. Donostiako sukaldaritza-tradizioan inspiratutako errezetak prestaketa-prozesu erraza du. Emaitza bikaina eta osasungarria da. Jose Antoniok ardi-gaztaren zapore indartsu berezia eta gezaturiko bakailaoaren solomo samurrak uztartu ditu. Arintzeko ilarrekin eta urdaiazpikoarekin egindako krema bat prestatu du, gainetik cherry tomateak eta patata-purea paratuz.
Ikasleak euskal gastronomiaren produktu berezkoak fusionatzen asmatu du modu orekatu eta gustagarrian, berezko ukitua emanez. Bere proposamena lehiaketako jarraitzaileek gehien bozkatu dituzten seien artean kokatu zen eta, azkenik, Basque Culinary Centerrek izendaturiko epaimahaiak irabazlearen saria eman dio.
Bigarren lehiaketa zaletu guztiei eta publiko orokorrari zuzendua dago eta irekita jarraituko du 2013ko azarora bitartean. Jarduera horretarako espezifikoki sortutako atari batean (www.concursorecetasfagor.com), aukera duzu sukaldaritzako zure ideia onenak igo eta hilero ematen den 1.000 euroko saria irabazteko. Gainera, Totalium IF-9000S Fagor indukzio-plaka baten zozketan sartuko zara.
Bekaren irabazleak esker oneko hitzak esan ditu lehiaketaren antolatzailearentzat eta zera gaineratu du “Fagor Electrodomesticosi eman didaten saria eskertu nahi nioke, izan ere, motibazio amiñi bat da gehien gustatzen zaidan hura egiten jarraitzeko nik nahi dudan lekuan”