Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Fagor Etxetresnak eta Edesa kooperatiben erabakiak beren erabaki organoetan bertan hartu ziren
Asteartean ekin zaio berriro Ordaindu/Eskuratuk MONDRAGONen aurka aurkeztutako demandaren ahozko bistari. Bertan, hurrenkera honetan jardun dira, lekuko gisa, Javier Retegi, Fagor Etxetresna Elektrikoetako lehendakari ohia; Ana Maria Beristain, Fagor Etxetresna Elektrikoetako Kontseilu Errektoreko lehendakariode ohia, eta Agustin Markaide, MONDRAGONeko Kongresuko lehendakari ohia. Gaur ere alderdi demandatzaileak atzera bota du azken unean MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko lehendakari ohi Javier Sotili dekalarazio hartzea, beraiek aurrez eskatu zuten lekukoa izanik.
Urte horietan guztietan MONDRAGONen kezka nagusia izan da Fagor Etxetresna Elektrikoetako eta Edesako langileen enplegua mantentzea
MONDRAGONek ondo baloratu du epaiketaren bigarren eguna, ulertuta berriro frogarik gabe geratu dela ustezko “engainuaren teoria” eta, aldi berean, frogatuta geratu dela Korporazioak ez zuela esku hartu Fagor Etxetresna Elektrikoak kooperatibak eta Edesak hartutako enpresa erabakietan, erabakiak beren erabaki organoetan bertan hartu baitziren, Fagor Etxetresnakeko Kontseilu Errektoreko lehendakariak eta lehendakariordeak onartu zutenez.
Borondatezko ekarpenak
Frogatuta geratu da, baita ere, MONDRAGONek ez daukala batere zerikusirik borondatezko ekarpenen jaulkipenak luzatzeko erabakiarekin; izan ere, erabaki hori Fagor Etxetresna Elektrikoetako Batzarrean hartu zen eta MONDRAGONek ez zuen inolako esku hartzerik izan batzar horretan.
Egunean zehar, garbi geratu da MONDRAGONen izaeraren oinarrian dagoela hainbat kooperatibaren elkarketa librea izatea, zeinak guztiz autonomo eta burujabe diren, oinarrizko printzipio batzuk, balioak eta elkartasun eta interkooperazioko mekanismo batzuk partekatuz, beren helburuak lortzeko.
Horrek esan nahi du kooperatiba bakoitza, erakunde autonomo eta burujabea den heinean, bere kudeaketaren eta bere erabakien erantzulea dela, eta bakoitzari dagokiola bere enpresa jarduera ahalik eta eraginkortasunik handienez garatzea. Beraz, elkartasunaren mekanismoak ez dira mugagabeak, eta bermatu ere ez dute bermatzen kooperatiben bideragarritasuna, eta ez dute aldatzen kooperatiba bakoitzaren organoen erantzukizuna, bakoitzaren erabakiak zuzenak edo okerrak izateari dagokionez.
, eta ekintza guztiak xede horretara zuzendu dira; horri esker, gaur egun, kaltetutako 1.895 bazkideen %95ek irtenbide bat izatea ahalbidetu da.