Fagor Etxetresna Elektrikoak Taldeak bere 2013ko gestio plana onartu du

Gestio plana honek salmenten egonkortasuna bermatzen du atzeraldian diren merkatuetan eta konpainiaren hazkundea bultzatzen du nazioarteko merkatu estrategikoetan. Era berean, Batzar Orokorretan Xabier Bengoetxea Fagor Etxetresna Elektrikoak, Koop. Elkarteko Kontseilu Errektorearen presidente berriaren izendapena ere onartu da, Kontseilu Errektorearen berritze partzialarekin batera.
Card image cap
2013/05/09

Fagor Etxetresna Elektrikoak Taldeak bere 2013ko gestio plana onartu du asteon kooperatibistek izandako ohiko batzar orokorretan. Gestio Plan honen xedea da salmenten egonkortasuna bermatzea atzeraldian diren merkatuetan eta konpainiaren hazkundea sustatzea nazioarteko merkatu estrategikoetan, bere marka nagusiak sendotuta, produktu berriak merkaturatuta eta Egosketan duen lidergoa mantentzera bereziki bideratutako inbertsio-plana abian jarrita.

Espainiak eta beste merkatu europarrek bizi dituzten aurreikuspen ekonomikoek Fagor Etxetresna Elektrikoak bere hazkundea garatzeko bidean diren merkatuetara orientatzera eraman dute, Errusiara, Txinara edota Ekialde Ertainera hedatuz.

Errekuperazio eta hazkunde helburu hau lortzeko, Fagor Etxetresna Elektrikoak-ek 20 milioi euro inbertituko du zenbait proiektutan. Zehazki, Egosketa negozioan, Fagor lider europarra izanik, inbertsioak Orleanseko (Frantzia) eta Arrasateko lantegietako indukzio-plataforma berrietara eta Poloniako sukalde-plataforma berrira bideratuko dira. Inbertsio hauekin batera, batetik, konpainiaren marka nagusiak indartuko dira, Fagor Espainian, De Dietrich nazioarteko merkatuan eta Brandt Frantzian eta, bestetik, etxetresna elektriko ahokagarrien merkatua indartuko da.

Gestio Planean jasotzen dira, halaber, azken produktu-merkaturatzeak eta konpainiaren soluzio energetiko efizienteagoen aldeko apustua. Azken hauen artean, edozein formatako eta tamainatako hainbat ontzi aldi berean erabiltzea ahalbidetzen duen plaketako Horizonetech teknologia eta labeetan kozinatzeko Master Chef funtzio automatikoak ditugu eta baita, garbigailuetako eta ontzi-garbigailuetako ur-, elektrizitate- eta detergente-kontsumoak doituta, uretan eta elektrizitatean, hurrenez hurren, %48 eta %32 aurreztea posible egiten duen Ahorrologic sistema ere.

Etxetresna txikien sektorean ere, Fagor Etxetresna Elektrikoak lidergo posiziotan dago eta, horren adierazgarri, 2013an, beste berrikuntza batzuekin batera, aurkeztuko duen arropako zimurrak kentzeko lurrun-eskuila berritzailea.

Gai-zerrendako beste puntu batzuk

2013ko Gestio Plana 2012ko gestio-txostena eta urte bereko kontuak irakurri eta onartu ondoren onartu da.

Batzar Orokorretan tratatutako puntuetako beste bat Kontseilu Errektorearen berritze partziala eta organo honetako presidente berriaren, Xabier Bengoetxearen, izendapena izan da. Xabier zuzenbidean EHUn lizentziatua da eta 2008tik konpainiako Giza Baliabideetako zuzendari legez aritu da eta Kontseilu Errektoreko kidea zen duela bi urtetik.Bestalde, eredu kooperatibistaren elkartasun-mekanismoak baliatuz, bazkideek, konpainiak hurrengo urteotan garatuko duen anbizio handiko plan estrategikoa bideratzeko, %6,48ko soldata jaitsiera baloratu dute (bozketa honen boto-kontaketa maiatzaren 13an egingo da).

.