Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Fagor Etxetresna Elektrikoak, hartzekodunen aurre-lehiaketan

Une honetatik aurrera lau hileko epea dauka konpainiak bere hartzekodunekin aurreko hasteetan hasitako negoziazio bideak zabaltzeko adostasunera iristeko xedeaz eta Fagorren jarduera normalizatuko luketen berehalako ordainketei aurre egin ahal izateko.
Fagor Etxetresna Elektrikoak erabakia gaur hartu du, Korporazioaren Kontseilu Orokorrak aho batez hartutako erabakiaren ondoren, non aintzat hartu zen kooperatibari laguntzeko MONDRAGONek ezin duela maiatzean eratu zen 70 milioi euroko BESF funtsatik haragoko esfortzu gehigarrik egin.
Enpleguarekiko konpromisoa
Halaber, Kontseilu Orokorrak berak, Korporazioaren izenean, Fagor Etxetresna Elektrikoetako bazkideen enpleguari eusteko konpromisoa adierazi du eta zentzu horretan laguntza hori gauzatzeko Enplegu Bulego Korporatiboa sortzeko konpromisoa hartu du, baita jarduera eta enplegu berriak sortzeko dinamika areagotzea.
Gainera hurrengo Kongresuari jarduera horien finantziazioa ahalbidetuko duten ekimenak aurkezteko konpromisoa hartu du, eta horretarako Korporazioak hasieran 50 milioi euro inguru jarriko luke.