Irakurriena
- 1. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 2. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 3. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 4. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 5. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 6. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 7. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 8. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 9. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 10. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
Fagor Elektronikak familiei ireki zizkien ateak 50. urteurrenean
Zapatuan jai giroa nagusitu zen Fagor Elektronikan. 1966an sortutako kooperatibak Ate Irekien jardunaldia antolatu zuen, 50.urteurrena ospatzeko asmoz eta familiei lantegiko ateak parez pare irekitzeko. Ekitaldia giro ezinhobean ospatu zen.
Goizeko hamarrak eta erdietan hasi ziren bisita gidatuak Fagor Elektronikak Arrasaten duen lantegian. Ordurako asko ziren bertaratutakoak eta langile bazkideek gustura artatu zituzten.
Ondoren, eta lantegiko espazio eta gune berezi guztiak bisitatuta, lagun, senide eta bertaratutako guztiek eguna ospatzeko aukera izan zuten. Ez zen ezer falta izan, eta lantegi kanpoaldean egokitutako karpan sagardo kupela, puzgarriak, zezen mekanikoa, haurrentzat jokoak, edariak, jatekoak eta musika izan ziren.
Senideei aitortza
Ate irekien jardunaldia senitartekoei aitortza egiteko balio izan die bazkideei. Izan ere, ekitaldia helburu horrekin antolatu zuten: 50 urteak ospatu eta, aldi berean, senideei eskerrak eman.