Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Fagor Elektronika Innpronta programak sustatutako Hiria 2020 proiektuaren emaitzen aurkezpenean izango da

Hiria 2020 proiektuak smart cities eredua hartzen du aintzat. Azken teknologiak aprobetxatzen dituzten hiriak, diziplina anitzeko teknologiak eta batez ere bost oinarritan sostengatzen direnak: etorkizuneko Internetari lotutako hiriak; energia eta eraginkortasuna: mugikortasuna eta sistema adimendunen bitartez sustatutako garraiobide iraunkorrak; ingurumen jasangarria eta hiritarraren ongizatea; eta hiritarraren jarrera hiriarekin eta hirian.
Proiektuak 16,3 milioi euro
Proiektuaren aurrekontua da 16,3 milioikoa eta INNPRONTA Programaren barne dago. Besteak beste, Fagor Elektronika, Ferrovial Agroman, Atos eta GFI Informatika enpresak dira kontsortzioaren liderrak.
Hiria 2020 proiektua datorren urriaren 16an aurkeztuko da Madrilgo Telekomunikazioen Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan (UPM, Madrid), eta bertan izango da Fagor Elektronika.