Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Fagor Ederlanek eta Mondragon Unibertsitateak indarrak batu dituzte langileak birkualifikatzeko
Profesionalak prestatzeko ekintzak eta pertsonen garapenerako eta haien enplegagarritasuna bultzatzeko egiten diren trebakuntza ekintzak etengabeak dira Fagor Ederlanen. Horren adibide da Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoarekin batera diseinatu duen neurrirako trebakuntza plana, kooperatiban dauden profil akademiko txikiko langileak birkualifikatzeko. Prestakuntza plan horren filosofia erakundearen balio kooperatiboekin zintzoki lotuta dago, eta bi helburu ditu: alde batetik, langilearen barne sustapenerako aukerak zabaltzea, eta, bestetik, Fagor Ederlanek lanpostuen artean mugitzeko aukera gehiago izatea, profesional berak lanpostu gehiago eskuratu ahal izango baititu.
Unibertsitateak lanean dauden langileentzat egiten dituen horrelako prestakuntzak, urtean 7.000 pertsona baino gehiagori eman zaizkionak, enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzen du
Prestakuntza Mondragon Unibertsitateak emango du. Unibertsitateak lanean dauden langileentzat egiten dituen horrelako prestakuntzak, urtean 7.000 pertsona baino gehiagori eman zaizkionak, enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzen du. Goiuria Sagardui ingeniaritza fakultateko etengabeko prestakuntzako arduradunak azpimarratu duenez, "ulertzen dugu langileak birkualifikatzea alderdi kritikoa izango dela erakundeentzat datozen urteetan, eta enpresei profesionalen prestakuntzan eta espezializazioan lagundu nahi diegu".
Mondragon Unibertsitateak eta Fagor Ederlaneko prestakuntza teknikariek diseinatu dute plana, prestakuntza beharrak eta eman beharreko gaiak ondo ezagutzen baitute, Fagor Ederlanen errealitatera, erreferentziazko lanpostuen ezaugarrietara eta inplikatutako prozesuetara egokitzen den ikuspegi teoriko praktiko bat lortzeko. Horrenbestez, Fagor Ederlanen jarduerarako funtsezkoak diren teknologietako gaitasunak landuko dira, hala nola galdaketa, mekanizazioa, automatizazio sistemak eta prozesuen antolaketa.
Fagor Ederlanen jarduerarako funtsezkoak diren teknologietako gaitasunak landuko dira, hala nola galdaketa, mekanizazioa, automatizazio sistemak eta prozesuen antolaketa
Prestakuntza programa malgua da, eta leku bat baino gehiagotan garatuko da, izan ere, lantegi desberdinetan txandaka lan egiten duten langileek eta gai bakoitzean adituak diren hogei bat irakaslek hartuko dute parte. Programa bikoiztuta emango da (eduki bera bi aldiz egunean) eta hainbat tokitan, baita streaming bidez ere, eta egunero irakasle laguntzaileek hartuko dute parte. Gainera, simulazio birtualak eta praktikoak egingo dira MGEPen laborategietan eta Fagor Ederlanen produkzio instalazioetan.
Raquel Belategi Fagor Ederlaneko prestakuntza programaren arduradunaren ustez, "prestakuntzako eta trebakuntzako plan hau onura, erronka eta aukera bat da Fagor Ederlaneko parte hartzaileentzat. Jakin badakigu ahalegin handia egin behar dela horretarako, baina programa honen bidez polibalentzia eta garapen pertsonala nabarmen handitzea lortzen da eta, ondorioz, Fagor Ederlanen emandako balio erantsia eta enplegagarritasuna ere nabarmen handitzen dira. Parte hartzaileak gai izango dira erronka eta erantzukizun berriak beren gain hartzeko, garatzeko eta hainbat proiektutan parte hartzeko. Apustu estrategikoa da, zalantzarik gabe".