Fagor Ederlanek eta Infunek akordioa sinatu dute Txinan planta berria ezartzeko

Fagor Ederlan, MONDRAGON korporazioko kide denak, eta Infun Taldeak lankidetza hitzarmena sinatu dute Txinan ekoizpen planta berria ezartzeko. Joint Venture berriak aurten ekingo dio bere jarduerari eta automozio sektorerako osagai metalikoen mekanizazioan espezializatua egongo da. Akordioak burdina galdategiko osagaiak ekoiztea ere jasotzen du, Infun Taldeak gaur egun Wuhun duen plantan ekoiztuko lirateke burdinazko osagaiok.
Card image cap
2014/04/13

Lankidetza hau, bi enpresek euren negozioa nazioartean garatzeko estrategia eta apustuaren emaitza da. Asiar merkatuaren indarraz kontziente izanik eta merkatu hau automozio sektorearen proiektu globalentzako funtsezko gunea izango dela jakitun izanda, bi taldeen burdinazko produktuen portafolioa erabat garatzea ahalbidetuko du lankidetzak eta bi enpresek Europan duten posizioa indartuko du.

Mekanizazio planta berriak bi milioi eta erdi unitate mekanizatzeko ekoizpen gaitasuna izango du 5 urtean. Joint Venture honen produktuen portafolioa burdinazko osagaiek osatuko dute,
besteak beste, portamangetek, diskoek, kaxa diferentzialek eta inertzia bolanteek. Gainera, Joint Ventureari esker 2017 urtetik aurrera 35.000 toneladako gaitasuna izango duen galdategia sortuko da. Asia ez da ezezaguna bi fabrikatzaile handi hauentzat. Bi enpresek dute esperientzia Asiako merkatuan.

Fagor Ederlan erreferentea da sektorean, 50 urteko esperientzia du eta presentzia globala du 18 ekoizpen plantari esker eta sektorearentzako erreferenteak diren herrietan dituen ezarpen propio eta aliantzen bidez, hala nola Europan, Brasilen, Txinan, Korean eta AEBn. Fagor Ederlanen azken ezarpen produktiboa 2012an izan zen, Fagor Ederlan Autoparts Kunshan hain zuzen ere, Qiandeng-en kokatua dagoena. Behe presioko teknologia bidez
aluminiozko portamangetak ekoizten espezializatua dago eta sektoreari arindutako esekidura soluzioak eskaintzen dizkio. Kunshaneko lantegia, duela 10 urte Arrasaten zegoen hasierako
enpresaren erreplika da eta pieza mota hauetan txinar merkatuan erreferente bihurtu da; 2 milioi osagai ekoizteko gaitasuna du.

Fagor Ederlan Autoparts behe presioko teknologia bidez
aluminiozko portamangetak ekoizten espezializatua dago eta sektoreari arindutako esekidura soluzioak eskaintzen dizkio

Infun Taldeak, bere sozietate-egotza Sant Vicenç dels Hortsen (Bartzelona) duenak, 65 urte baino gehiagoko esperientzia du eta enpresa liderra da automozio sektorerako pieza eta osagai metalikoen diseinu, fabrikazio eta mekanizazioan. Infun Taldeak estaldura zabala du produktuari dagokionez eta nazioartean presentzia du Europan eta Txinan dituen 5 ekoizpen plantei esker Infun Taldeak 1997an ekin zion Txinako bere ezarpenari. Bere azken ezarpen produktiboa 2011n izan zen Infun Cast (Wuhu) Co. Ltd, Wuhu-rekin, Anhui probintzian (Txina) kokatua dagoena. Harea berde bidezko moldekatzea duen burdina galdategia da hau, gaur egun 40.000Tn-ko gaitasuna duena. Planta hau %100ean dago Txinako merkatura zuzenduta eta Powertrainerako automozioko osagaien ekoizpenean espezializatua dago.

Akordioak 5 urtetan 30 milioi eurotik gorako inbertsioa egitea suposatzen du eta epe horretan 200 lanpostutik gora sortuko dira planta berrian.

Fagor Ederlan Taldeari buruz
Fagor Ederlan Taldea hornitzaile liderra da automozio sektorean, Txasisean eta Powertrainen dihardu eta merkatuari irtenbide integralak eskaintzen dizkio bere produktu linea guztietan. Ibilgailuen fabrikatzaile nagusienak eta Tier-1 hornitzaile nagusienak Fagor Ederlanen bezero dira eta honek ahalbidetzen dio sektorearen erronka nagusiak partekatu, ulertu eta lortzea eta bezero bakoitzaren eta merkatuaren eremu bakoitzaren eskariei erantzun
pertsonalizatua ematea.

Fagor Ederlanen zerbitzu bokazioak gidatu du taldeak nazioartean izan duen hazkundea, Fagor Ederlan 18 planta dituen hornitzaile globala bihurtu da, sektorearen munduko eremu nagusienetan ekoizpen aliantzak dituena, hala nola, Europan, Mercosuren, Asian eta Naftan. 3.600 profesional baino gehiagok osatzen dute eta Mondragon korporazioko kooperatiba den aldetik, bere izateko
arrazoia eta bere jardueraren motorra enplegua sortzea da.

Akordioak 5 urtetan 30 milioi eurotik gorako inbertsioa egitea suposatzen du eta epe horretan 200 lanpostutik gora sortuko dira

Infun Groupi buruz
Infun Group enpresa liderra da  automozio sektorerako erantzukizun handiko pieza eta osagai metalikoen diseinu, fabrikazio eta mekanizazioan. Produktuen zorroa oso dibertsifikatua du (motorrerako, transmisiorako, esekidurarako, balaztarako eta direkziorako) material ferriko ezberdinekin eta aleazio bereziekin fabrikatzen direnak.

Taldeak presentzia globala du, esportaziorako bokazio handia du eta 5 ekoizpen planta Europan eta Txinan, ekoizpenerako ekipamendu eta prozesu modernoenak dituztenak. Infun Groupen ekoizpen gaitasuna 205.000 Tn/urteko baino handiagoa da, urteko 200 milioi euro inguruko fakturazioa du eta 768 pertsonek osatzen duten plantila.

Automozio osagaiak