Fagor Ederlanek eta Astéria Performancek hitzarmena izenpetu dute Europako merkatuan freno pneumatikoen belaunaldi berria plazaratzeko

Fagor Ederlanen eta Astériaren arteko hitzarmena negozio berri baten oinarria da, kamioietarako balazta soluzio aurreratuak fabrikatzeko eta hornitzeko. Akordioak Fagor Ederlani jarduera berri bati ekiteko aukera emango dio, kanadar enpresaren babesarekin, balazta sistema aurreratu bat fabrikatzeko eta hornitzeko, Europan, ibilgailu industrialen aplikazioetarako.
Card image cap
2013/04/18

Hitzarmenaren lehenengo fasean Fagor Ederlanek merkatuaren prospekzioa egingo du, ibilgailu industrialen behar zehatzetan sakontzeko. Gainera, freno sistema fabrikatzeko prozesuaren diseinua eta garapena egiteko ere balioko du. Fase horri jarduera industrial berri baten garapen potentzialak jarraituko dio, enplegua sortzea ahalbidetuko duena, horixe izanik kooperatibaren jardueraren motor nagusia, taldearen balio proposamena eboluzionatzearekin batera.

Fagor Ederlanek industri ibilgailuen sektorean ditu bere salmenten zati bat, eta fase honetako lehendabiziko jomugetakoa da, Astéria Performancek diseinatu eta patentatu duen soluzioa oso egokia delako kamioiek balaztatzeko dituzten betekizun zorrotzetarako.

mecanizado caliper fagorederlangroup[1]

Balaztatze sistema berritzailea

Balaztatze sistema berritzaile honek abantaila argiak ditu gaur egun sektorean erabiltzen diren soluzioekin alderatuta, balaztatzeko prestazioak eta mantentze lanak hobetzen dituelako. Produktua Astériak garatu eta testatu du, arrakasta handiz, eta lehenago europar ekoizle baten kamioi batekin probatu zen hasierako kontzeptu baten bilakaera da. Gaur egun, Astéria freno sistemak ziurtatzeko probak gainditu ditu, EEBBetako arau federalaren arabera; izan ere, 2013ko abuztuaren 13az geroztik, bertan nabarmen areagotu dira balaztatzeko exijentziak (balaztatzeko denbora eta espazioa % 30 murriztea). Horri esker, produktua gaur egun duen garapen mailarekin merkaturatu ahal izango da.

Astéria Performance enpresa teknologiko eta berritzailea da, Quebecen du egoitza, eta automoziorako Ingeniaritza Aurreratuan dihardu.

Fagor Ederlan, Chassis eta Powertrain osagai eta moduluen fabrikatzailea izanik, errekonozimendu handia dauka automobilaren sektorean frenoen inguruko soluzioen hornitzaile gisa. Materialetik hasi eta sistemak muntatzeraino, ezagutza handia du produktu eta prozesuen diseinuan, Europan segurtasun piezek bete behar dituzten betebehar zorrotzak bete ahal izateko, horien artean egonik diskoak, kaliperrak edo freno sistemak.

Osagaitik sistemarako bilakaera horrek "balazta funtzioaren" ezagutza erabatekoa erakusten du, eta Fagor Ederlanek 15 urte baino gehiagoko esperientzia dauka balazta sistemen fabrikazioan. FIT Automocionek bere industri ibilbidean 40 milioi balazta sistema eman dizkio Europako merkatuari, eta lantegi bikain gisa errekonozitu dute bere parametro operazional nagusietan. Balazta sistemen muntaketaz gainera, Fagor Ederlanek muntaketako beste jarduera batzuk ere egiten ditu, hala nola orain dela 15 urte baino gehiagotik Fagor Ederlan Borjan egiten duena ardatzen eta esekidurako aurreko zutabeen mihiztadura osoa.

Fagor Ederlani buruz

Fagor Ederlan Group automozioko hornitzaile liderra da, bere jarduera nagusiak Chassis eta Powertrain dira, eta merkatuari irtenbide integralak eskaintzen dizkio produktuaren lerro guztietan. Ibilgailuen Tier 1 fabrikatzaileak eta hornitzaileak Fagor Ederlanen bezeroak dira, eta aukera ematen diote merkatuaren erronka nagusiak partekatzeko, ulertzeko eta lortzeko; ondorioz, bezero bakoitzaren eta merkatuko eskualde bakoitzaren eskaerei erantzun pertsonalizatua eskain diezaieke.

Zerbitzurako bokazio argia izanik, taldearen nazioarteko hazkundea gidatu du, eta, horrenbestez, Fagor Ederlanek 15 planta baino gehiago dituen hornitzaile globala da, eta aliantza produktiboak dauzka sektorearen eskualde nagusietan, hala nola Europan, Mercosurren, Asian eta Naftan.

3.500 profesional baino gehiago dituelarik, munduko talde kooperatiborik handiena den MONDRAGON Korporazioko kidea den heinean, bere izateko arrazoia eta jarduteko motorra enplegua sortzea da.

Astéria Performanceri buruz

Astéria Performance automozioaren sektorean ingeniaritzako soluzio berritzaileak eskaintzen dituen Kanadako konpainia bat da. Konpainia balaztatzeko soluzio teknologikoen abangoardian dago, ibilgailu komertzialen industriarako. Astériako ingeniarien taldeak lehenago beste proiektu batzuetan ere parte hartu izan du, EEBBetako eta Europako automozioaren eragile nagusiekin.

Astériaren misioa da arazo teknologiko konplexuei soluzio sinpleak eskaintzea. Konpainiak balaztatzeko diskoaren soluzio bat patentatu du, lehiakorra, segurua, oso eraginkorra eta ekologikoa.  Egitura korporatibo malgu eta dinamiko batekin, Astériak azkar erantzun diezaieke bere espezialitate eremuan sortzen diren zalantza teknologiko nagusiei.

Automozio osagaiak