Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Fagor Ederlanek Bartzelonan egin den Industry 4.0 Kongresuan parte hartu du
Industry 4.0 Kongresua egin da Bartzelonan, Advanced Factories ekitaldiaren 2020ko edizioaren barruan, eta Fagor Ederlan hizlaria izan da bertan. Kongresuak 120 hitzaldi baino gehiago eduki ditu, hainbat arlotako berrikuntzaren inguruan, honako hauek, besteak beste: industriako ekipo berriak, ekoizpen prozesu berriak, industrian aplikatutako teknologia digitalak eta produktuen kustomizazioa, beti iraunkortasunaren aldeko apustua ahaztu gabe.
260 aditu baino gehiago
Hori dena nazioarteko 260 aditu baino gehiagoren eskutik, beren kasu arrakastatsuak, esperientziak eta gure ekoizpen plantetan 4.0 industria ezartzeko dituzten proposamen berritzaileak ezagutzera eman baitituzte. Izan ere, merkatuko lehian parte izaten jarraitzeko ezinbestekoa da hori.
Estibaliz Elizondok gidatu du Fagor Ederlanen ponentzia. Estibaliz 4.0 Industriako proiektuetako ingeniari gidaria da Ederteken, taldearen zentro teknologikoan, eta azaldu zituen nola ari den bizitzen Fagor Ederlan bere eraldaketa digitalerako prozesua. Teknologia “disruptiboen” bonbardaketak gainezka ere egiten ziguneko garaitik hasita, 4.0 industriaren inguruko roadmap bat definituta edukitzeraino; hitz batean, data-driven antolaketa bat, negozioaren errentagarritasunaren eta lehiakortasunaren ikuspuntutik.
Fagor Ederlanen historia digitala, erabateko garapenean dagoena, bide orri baten definizioarekin hasi zen, 2018an. Edertekek, taldearen zentro teknologikoak, 4.0 Industriaren bide orria gidatu zen, eta lan horren emaitza gisa Fagor Ederlanek estrategia bat dauka gaur egun, honako lerro hauetan zentratuta: lantegiaren denbora errealeko kudeaketa, prozesu adimendunak, efizientzia energetikoa eta produktuaren “DNA”. Aldi berean, kontzeptu proba batzuk lantzen ari dira, eremu horretan berriak diren teknologiak erabiliz. Gaur egun, proiektu pilotu horietako batzuk ekoizpen plantetara transferitzen ari dira, eta horrekin negozioaren aurrerabidean jauzi garrantzitsu bat ematea espero da.
Fagor Ederlan Groupi buruz.
Fagor Ederlan taldea automobilgintzako osagaien hornitzaile liderra da, ibilgailuaren Txasis eta Powertrain funtzioetan zentratuta. Soluzio integralak eskaintzen dizkio merkatuari, produktu lerro guztietan, ibilgailu fabrikatzaile nagusiak eta Tier 1 hornitzaileak bezero edukita. Horrek ahalbidetzen dio merkatuko erronkarik garrantzitsuenak partekatzea, ulertzea eta lortzea, bezero bakoitzaren eta merkatuko eskualde bakoitzaren egungo eta etorkizuneko premiei neurrirako erantzuna emanda.
Zerbitzurako bokazio garbia du, eta bokazio horrek gidatuta hazi da taldea nazioartean, Fagor Ederlan hornitzaile globala bihurtuta, eta une honetan 18 lantegi ditu sektoreko eskualderik nagusietan, hala nola Europan, Mercosurren, Asian eta Ipar Amerikan.
4.500 profesional baino gehiagorekin eta 1800 bazkide baino gehiagorekin, MONDRAGON Korporazioaren industri taldeko kooperatibarik handiena da bazkide kopuruari dagokionez, eta inguruan enplegu kooperatiboa eta lana sortzeko erronka da oraindik ere bere estrategiaren giltzarria.