Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Fagor Ederlanek ate irekien jardunaldi jendetsua ospatuko du larunbatean Debagoieneko lantegietan

Arrasaten, Markuleten eta Uribarrin, Ederlanek dituen bi lantokietako ateak goizeko 9etan irekiko dituzte. Ordu paretsuan Aretxabaletako eta Eskoriatzako lantokiak irekiko dituzte, eta senideek eta lagunek Fagor Ederlan barrutik ezagutu ahal izango dute, baita Edertek-eko berrikuntza gunea ere, Garaian dagoena.
Aurreikuspenak bete daitezen, bisita gidatuetarako zenbait gidari jarri ditu Fagor Ederlanek, guztiak kooperatibako lan bazkideak. Haien laguntzarekin, senideek lantokiak bisitatuko dituzte, prentsa handiak, fundizioa eta txoko ezezagun guztiak. Bisita gidatuek 30-45 minutuko iraupena izango dute gutxi gorabehera.
Senideekin konpartitzeko eguna
50.urteurrena ospatzeaz gain, ate irekien jardunaldiaren helburu nagusia da senide eta lagunei erakustea lantokia onarpen eta ospakizun sentimenduarekin. Izan ere, aurten Fagor Ederlanen oso bizi dago sentimendu hori.
Horretarako, eta bisita gidatuen ondoren, eguerdiko 12etan, Eskoriatzako egoitzan ekitaldi nagusia ospatuko da. Bertan ez dira faltako edaria, jatekoa, haurrentzako jolasak, kontu kontalariak, photocall bat, karaokea, musika, azoka solidarioa eta bi elkarterentzat dirua batuko dute. Debagoieneko Zu behar zaitut elkartearentzat, eta ASPANOGIrentzat.
Bi elkarteek osasun arazoak dituzten haurrekin egiten dute lan, lehenak garun minusbalitasunak dituztenekin, eta bigarrenak Gipuzkoako haur onkologikoekin.
Ate irekien jardunaldia jendetsua izango da, izan ere, dagoeneko 1.587 lagunek konfirmatu dute joango direla eta horietatik 1.436k parte hartuko dute ekitaldi nagusian.