Irakurriena
- 1. B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
- 2. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 3. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 4. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 5. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 6. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 7. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 8. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 9. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 10. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
Fagor Ederlanek 50. urteurreneko webgunea estreinatu du
Fagor Ederlaneko komunitateak intentsitate handiarekin bizi izan ditu azken egunak. Aurreko astean 'Ederlantzen' izeneko bideoklipa estreinatu zuten, larunbatean ekitaldi hunkigarria ospatu zuten Arrasateko Amaia Udal Antzokian eta gaur urteurreneko webgunea estreinatu dute. Bertan, aurten Fagor Ederlaneko kolektiboak antolatu eta burutuko dituen ekitaldi guztien berri jasoko da eta gainera bideoak, argazkiak, kartelak, testigantzak eta beste zenbait eduki kontsultatu ahal izango dute erabiltzaileek.
Fagor Ederlanek dagoeneko jarri du sarean, guztion bistara, 50.urteurrenerako sortu duen webgune berria. Bertan, kooperatibaren historiaren gaineko testigantzak, argazkiak eta bideoak izango dira ikusgai. Era berean, urtean zehar egiten ari diren eta egingo dituzten ekitaldien gaineko informazioa kontsultatzeko erreferentziazko lekua izango da.
Fagor Edelaneko ordezkarien nahia zen leku berria uztailaren 13an estreinatzea, jubilatuei egindako omenaldiarekin batera, baina azkenean egun batzuk atzeratzea erabaki dute. Fagor Ederlaneko komunikazio eta marketin departamentuarekin batera, ekoizpenean parte hartze zuzena izan dute Goisolutions eta Arteman Komunikazioa enpresek.