Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Fagor Ederlan Taldeak bi lantegi berri inauguratu ditu Mexikon
Eskoriatzan (Gipuzkoa) egoitza duen euskal taldeak automobilgintzako osagaien fabrikaziorako bi planta berri inauguratu ditu San Luis Potosín, Mexikon.
Herri aztekan ezarritako lantegi horiek txasis eta powertrain-eko osagaiak eskaintzeko ahalmena, Europan, Asian eta Hego Amerikan jada sendotuta dutena, erantzun globala behar duten produktuekin osatzeko estrategiari erantzuten diote.
Lantegi bietan egindako inbertsioa 80 milioi eurotik gorakoa izan da guztira, eta 350 langile inguru daude lantegi bietan. Mexikoko filialak ondo dabiltzanez, haien ahalmena handitzeko aukera planteatu da, ekoizpen instalazioak ia erabat saturatu baitituzte.
Gisederlan S.A de C.V.
Inauguratutako lehen ekoizpen planta, Gisederlan S.A de C.V., Fagor Ederlan Taldeak eta Grupo Industrial Saltillok (GIS) izenpetutako lankidetza hitzarmenaren emaitza da. Lantegi horren asmoa da Ipar Amerikako automobilgintzaren sektorearen premiei erantzutea, eta alde bien burdinazko produktuen eskaintza osatzea ahalbidetuko du.
Joint venture-ak 3 milioi eta erdi unitate mekanizatu ekoizteko ahalmena dauka eta burdinazko segurtasun osagaiak fabrikatzen ditu nagusiki, hala nola portamangetak, balazta diskoak, kutxa diferentzialak eta inertziako bolanteak besteak beste, gamaa altuko ibilgailuetarako disko bimetalikoen mekanizazioan eta muntaketan nabarmenduta.
Fagor Ederlan México S.A de C.V.
Inauguratutako bigarren plantak, Fagor Ederlan México S.A de C.V.-k, aluminiozko esekidurako portamangetak fabrikatzen ditu, premium bezero globalentzat. Gaur egun 280 pertsona inguruko lantaldeak dauka eta urtean 2 milioi burdinurtuzko osagai eta osagai mekanizatu fabrikatzeko ahalmena dauka. Fagor Ederlan horrelako osagaien merkatuan liderra izatera eraman duten teknologia eta prozesu berberak erabiltzen ditu lantegiak.
Inaugurazio ekitaldian Mexikoko eta Euskal Herriko agintari ugari egon dira, San Luis Estatuko garapen ekonomikoko idazkaria den Gustavo Puente Orozcok eta Euskadik Mexikon duen ordezkari Ibon Mendibelzuak gidatuta. Inaugurazio ekitaldietan parte hartu dute eskualdeko eragile ekonomiko nagusien ordezkariek, Fagor Ederlan Groupeko eta GISeko administrazio organoetako zuzendari eta kideek, bai eta erakunde bietako langileek ere.
Fagor Ederlan Taldeari buruz
Fagor Ederlan Taldea liderra da automobilgintzarako Txasis eta Powertraineko produktuen horniketan, eta soluzio integralak eskaintzen dizkio merkatuari, produktu lerro guztietan. Ibilgailu fabrikatzaile eta Tier 1 nagusiak dira Fagor Ederlan Taldearen bezeroak. Zerbitzurako duen bokazio argia dela-eta, hornitzaile globala bihurtu da, sektorearen eskualde nagusietan, hala nola Europan, Mercosurren, Asian eta Naftan 20 ekoizpen planta eta aliantzak edukita.
4000 profesional baino gehiagorekin, kooperatiba MONDRAGON Korporazioko kidea da, eta ingurunean enplegua eta aberastasuna sortzea da bere izateko arrazoia eta bere jardueraren motorra. 2017an, 600 milioi euro inguru fakturatzea lortu zuen eta 2018ko ekitaldi honetarako %10 gehiago fakturatzea aurreikusten du.
Grupo Industrial Saltillori buruz (GIS)
Grupo Industrial Saltillok automobilgintzarako produktuak (burdinezko eta aluminiozko produktuen galdaketa eta mekanizazioa), eraikuntzarako produktuak (ur berogailuak, likidoen garraiorako sistemak, lur zeramikoak) eta etxerako tresnak (sukalde eta mahairako gailuak) ekoiztu eta hornitzen ditu.
Grupo Industrial Saltillok 25 produkzio unitateetan banatuta daduden 8.000 langile baino gehiago ditu. Mexikon, Espainian, Txekiar Errepublikan, Polonian, Italian eta Txinan ekoizte eragiketak ditu, eta Amerikako Estatu Batuetan salerosketa eta banaketa aktibitateak ditu.