Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Fagor Ederlan, Hidrogenoaren Euskal Korridoreko bazkide berria da

Hidrogenoaren Euskal Korridoreko Zuzendaritza Batzordea hilaren 23an bildu zen, Korridorearen egoitza den EIC Energy Intelligence Centerren.
Fagor Ederlan izango du bazkide berri, kooperatibarentzat, hidrogenoarena ere, etorkizuneko karbono neutraltasunerako ardatz izango delako beste sektore batzuekin batera . Automozio sektorean bertan, jasangarritasun eta deskarbonizaziorako giltzarrietako bat da hidrogeno berriztagarria.
Hidrogenoaren Euskal Korridorearen proiektu nagusien artean, 2025erako amaitua izatea espero da erregai sintetikoak ekoitziko dituen lantegia, Abanto-Zierbenako Parke Teknologikoan egongo den hidrogenera. Era berean, bigarren hidrogenera bat ere jarriko da martxan, Bilboko aireportuan 2026an.
Europar Batasunak martxan jarritako CHM hidrogeno garbiaren misioak mundu mailako elkarlana sustatu nahi du, energia garbiranzko trantsizioa ahalbidetzeko. Europako mapan, Hidrogenoaren Euskal Korridorea ondo kokatuta dago. Hala erakusten du Europar Batasunak hidrogeno-bailaren adibideen artean sartu izanak (100 adibide posibletatik, 8 hautatu ditu eta hortxe dago Euskal Korridorea).
Izendapenen artean, Mikel Amundarain Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak hartuko du presidenteorde kargua hemendik aurrera.