Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Fagor Ederlan Groupek 560 milioiko salmentak eduki ditu 2016an
Fagor Ederlan Groupek balantze positiboa egin du aurreko ekitaldiaz. Taldeak, automobilgintzaren sektorean erreferentziako hornitzaile globala baita, 560 milioi euroko negozio zifra lortu zuen. Talde osoko plantilla 3600 langilek osatuta dago, mundu osotik dituen 20 ekoizpen plantatan banatuta.
Era berean, 2016ari dagokionez, azpimarratzekoak dira Fagor Ederlan Groupek hornitzaile global gisa egin duen ahalegina eta eduki duen aurrerapen handia. Bere 20 ekoizpen plantek, automobilgintzaren sektorearen eskualde nagusietan baitaude, 19 milioi osagai baino gehiago ekoizten eta hornitzen dituzte frenoetarako, 10 milioi osagai baino gehiago portamengetetarako eta 6 milioi osagai baino gehiago motor eta transmisiorako. 2016aren itxieran, Fagor Ederlan Groupek behe presioko aluminioaren galdaketarako 2 planta berri zituen sortuta, bat Mexikon eta bestea Bergaran (Gipuzkoa). Planta bien artean 90 lanpostu sortuko dituzte ekitaldi honen amaierarako, eta aurreikusita dago 300 postuko kopurura iristea 4 urtean. Era berean, Fagor Ederlanek Txinan (Infun-ekin) eta Mexikon (Saltillo Talde Industrialarekin) sorturiko JoinVenturentzat lehen produkzio urtea izan da 2016a.
Aurreko planoan, ezkerretik eskumara, Marcial Iruretagoiena Fagor Ederlaneko zuzendaria eskua ematen Herbert Diess VW markaren lehendakariari. Atzealdean, ezkerretik eskumara, Ralph Brandstatter VWen horniduren zuzendaria, Javier Egurcegui Fagor Ederlanen merkatu-zuzendariaren ondoan.
Alderdi kualitatiboak
Aldagai kuantitatiboen bilakaera positiboa alde batera utzita, azpimarragarriak dira, halaber, merkatuan automobilgintzako osagaietan erreferentziako hornitzaile gisa duen posizioarekin zerikusia duten hainbat mugarri kualitatibo garrantzitsu.
Horietako bat izan zen “IZB 2016” azokako parte hartzea. Automobilgintzako osagaien nazioarteko azoka bat da, eta Fagor Ederlan 2014az geroztik beti joan da azokara. Ekitaldian eduki duen presentzia oso ondo baloratu da, izan ere, 130 lagun baino gehiagoren bisitak eduki ditu eta 20 bilera baino gehiago bezeroekin. Gainera, Fagor Ederlanentzat ohorea izan da VW taldeko Herbert Diess jaunak –VW markako Lehendakaria- eta Ralph Brandstätter jaunak –VW markaren Hornikuntza Zuzendaria- bisitatu izana. Azokan, Fagor Ederlanek bere produktu lerro guztietarako dituen soluzio aurreratuen proposamena aurkeztu zuen, horien artean nabarmenduta produktua arintzeko garapenak, hala nola aluminiozko freno diskoak eta disko bimetalak, eta aluminiozko portamangeten azken garapenak edo HPDC aluminiozko motor blokeak, besteak beste.
3.600 profesional baino gehiagorekin, kooperatiba Mondragon Korporazioko kidea da, eta enpleguaren sorrera da bere izateko arrazoia eta bere jardueraren motorra.
Beste mugarri aipagarri bat izan zen British Foundry Medal ospetsuak erakutsitako aitortza. Sari horrekin onartzen zaie produktua arintze aldera materialak eta ekoizpen prozesuak garatzen egindako lana, zeina 2015ean argitaratu baitzuen Edertek zentro teknologikoko taldeak. Erronka hori taldeak berrikuntzaren alde egindako apustuaren barruan sartzen da, merkatuan posizionatzeko funtsezko elementua den heinean.
Fagor Ederlan Group automobilgintzako hornitzaile liderra da, nagusiki Txasis eta Powertrainen horniketan, eta soluzio integralak eskaintzen dizkio merkatuari, produktu lerro guztietan. Ibilgailuen fabrikatzaile eta Tier 1 hornitzaile nagusiak Fagor Ederlanen bezeroak dira, eta haiei esker merkatuko erronka garrantzitsuenak partekatu, ulertu eta lortu ditzake, bezero bakoitzaren eta merkatuko eskualde bakoitzaren eskariei modu pertsonalizatuan erantzunda.
Zerbitzurako bokazio garbia du, eta taldearen nazioarteko hazkundea gidatu du, Fagor Ederlan hornitzaile globala bihurtuta, eta une honetan 20 planta eta ekoizpen aliantza ditu sektoreko eskualderik nagusietan, hala nola Europan, Mercosurren, Asian eta Naftan.