Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Automozio osagaiak
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Fagor Edergarden, urak tratatzeko enpresa berria
Fagor Edergardenek hondakin urak araztetik datozen lohiak tratatzeko soluzioak eskaintzen ditu, baita industri jardueretatik datozenak ere, horien artean nekazaritzako elikagaiak, abeltzaintza, papergintza eta beste batzuk. Enpresa proiektu berrian 2,5 milioi euro inbertituko dira hiru urtean, epe luzera 20 edo 30 lanpostu kualifikatu berri sortzeko aurreikuspenarekin. Berez, Fagor Ederlan eta Fagor Arrasate kooperatiba matrizeen azpiegitura produktiboak aprobetxatuko dira, baina epe luzera aurreikusten da ekoizpen planta bat sortzea, zuzenean uren tratamenduan espezializatutako ekipamenduak fabrikatzeko.
Fagor Edergardenek erreferentziazko hornitzailea izan nahi du uraren tratamenduaren sektoreari dagokionez, eta maila teknologiko handiko ekipamendu berritzaileak eta soluzio globalak garatu nahi ditu, ingurumena hobetzeko. Hori lortzeko, Fagor Ederlanen eta Fagor Arrasaten ahalmen teknikoetan bermatuko da, gaur egungo negozioetan dagoeneko badituzten ezaugarriak sektore berrietara eramanez, hala nola bere ekipamenduen fidagarritasuna eta errendimendua, edota produktuen eduki teknologiko handia.
Fournier Industriesekin aliantzan
Halaber, Fagor Edergardenen produktu nagusia garatzeko, hau da, lohiak kudeatzeko prentsa birakari aurreratu bat garatzeko, aliantza bat egin da Fournier Industries kanadar enpresarekin; enpresa deshidratazio teknologietan espezializatua da, eta merkatuan 20 urte baino gehiagoko esperientziaren abala dauka.
Fournier Industrieseko zuzendari nagusia den Harold Royren hitzetan, aliantza berri hau "hedatzeko eta erabiltzaile berriei benetako alternatiba teknologikoa eskaintzeko aukera da". Fagor Ederlaneko gerentea den Juan Mari Palenciak, berriz, teknologia honek eskaintzen duen aukera nabarmendu du, "produktu bereizgarri honekin, Fagor Arrasateren eta Fagor Ederlanen arteko aliantzarekin, merkatu berri batean sartzen garelako, bi kooperatiben negozio lerroak zabalduz".
Lohien kudeaketa kostu handiko prozesua da horiek sortzen dituztenentzat, eta gainera eragin zuzena du ingurumenari buruz. Fagor Edergardenek proposatzen dituen irtenbideek arrisku faktore horiek murrizten dituzte, lohiak birbalorizatzeko ekimenak babestuz.
Fagor Edergardenek dagoeneko aurreikusita dauka bere lehenengo azokan parte hartzea, SMAGUA 2012 - Uraren eta Ingurumenaren Nazioarteko Aretoan stand bat jarriz, datorren martxoaren 6tik 9ra, Zaragozako azokaren esparruan. Ekitaldi horretan, Fagor Edergardenek lohiak deshidratatzeko ekipamendua erakusteko unitate bat jarriko du.
Negozio berrien sustapena
Fagor Ederlan kooperatibak erakunde berria eratzeko prozesua gidatu du, bere Sustapen eta Berrikuntza arloaren bitartez eta, bere bokazio kooperatiboarekin eta lankidetzarako estrategiarekin bat etorrita, Fagor Arrasate sartu du, negozio berriaren aldeko apustuan eragile giltzarri gisa.
Bi kooperatibetako profesionalen bat dibertsifikazioko produktu berriak ateratzeko lanean ari da, merkatuaren aukeretan oinarrituta, eta ingurunearen garapen sozio-ekonomikoa lortzeko elkarlanean dihardute.
Fagor Ederlan automobilgintzaren sektorerako osagaiak fabrikatzen ditu, eta Fagor Arrasatek banda metalikoa prozesatzeko produkzio sistemen diseinuan eta hornikuntzan dihardu; bien artean 4.000 pertsona inguru enplegatzen dituzte, 20 ezarpen produktibo eta aliantza estrategiko baino gehiagotan banatuta.