Fagor Automationeko CNC sistemekin 28 metro luze den makina ekoiztu da

Goratu enpresa elgoibartarrak makina berritzaile bat ekoiztu du, 28 metro luze da eta ontzigintza sektorerako piezak egiten ditu. Arrasateko Fagor Automation kooperatibak jarri dizkio CNC sistemak.
Card image cap
Ontzigintza sektorerako piezak egiten dituen makina.
2012/02/22

Tamaina handiko piezak mekanizatzeko beharraren aurrean, Galiziako Baliño, S.A. enpresak Goratu enpresari bi tornu eskatu dizkio; jarraikako bi tornu dira eta piezen mekanizatua erraztuko dute. Bi CNC sistema horiek eta 28 metroko atzitze sistema Fagor Automationenak dira.

Fagor Automationen 8070 CNC

Proiektu honek, era independentean lan egiten duten bi tornu ditu eta Fagor Automationen 8070 CNC bana darama bakoitzak, baina makina bakar bat moduan ere lan egin dezake mekanizatu beharreko piezak ahalbidetzen badu. Tornu hauek bata bestearen jarraian muntatuta daude, era honetan makina bateko orgak eta kontrapuntuak bestera pasa daitezke. Tornuek, era independentean lan egiten dutenez, 12 metro arteko piezak mekanizatu ditzakete, hala ere bi makinen baturari esker 24 metro arteko piezak mekanizatzea posible da.

Makina, batez ere, ontzigintza sektoreko ardatzak mekanizatzeko erabiliko dute eta mekanizatu beharreko piezen luzera makinaren isla da. Bankada gaineko diametroa 1.600 mm-koa da eta tornu bakoitzak 100 kw-ko motor bat dauka, 17 tona arteko piezak mekanizatzea ahalbidetuz.

Baliño, Vigon sortu zen 1948an eta sorreratik ontzigintza sektorean eskaini du zerbitzua. Urteekin bere jarduera hainbat sektoretara ireki du: meatzaritza, paper industria, zementu plantak, elektrizitate zentralak eta zentral hidraulikoak, eta orokorrean edozein proiektu industrialetara.

Goratu, berriz, makina erreminta fabrikazioan aritzen den prestigio handiko enpresa da. Elgoibarren kokatuta dago, bost kontinenteetan zehar instalatu ditu bere makinak eta bere sorrerako Lagun eta Geminis marken esperientzia baliatu du. Eta esperientzia horrek, teknologia modernoak batuta, bere sendotasuna bermatzen du, Baliño enpresarentzat proiektu berezi hau garatuz.

Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola