Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
FAGOR AUTOMATIONek eta IMHk hitzarmen bat izenpetu dute proiektu teknologikoak sustatzeko
Lankidetza hitzarmena gaur goizean izenpetu da, eta bere helburua da elkarrekin merkatuaren eskakizunetarako egokia den prestakuntza etengabe hobetzen joatea eta makina-erreminten zerikusia duten proiektu teknologikoetan elkarrekin aritzea.
Aliantzak ikasleak prestatzeko eta proiektu teknologikoak garatzeko balioko duela, eta horren bidez makina-erremintek ingurune gero eta lehiakorragoan aurrera egiten lagunduko du.
Erakunde biak jakitun dira enpresaren eta hezkuntza sistemaren arteko lankidetza gero eta estuago izan behar dela eta ezagutzak partekatu behar dituztela, etorkizuneko industriaren premiei erantzungo dieten gaiak lantzeko eta ikaslea enpresan sartzea errazteko.
IMHko irakasleek eta ikertzaileek Fagor Automationek garatutako berritasunen gaineko prestakuntza jasoko dute aldian-aldian, eta Fagor Automationeko adituekin elkarlanean arituko dira hainbat ikerketa proiektutan. Era berean, Ikastetxeak Fagor Automation gela bat eduki du, bai eta FAGOR etxearen CNCa duten makina sorta zabal bat ere, kalitateko prestakuntza teorikoa eta praktikoa eskaintzeko.
Azken urte hauetan Fagor Automation eta IMHa egiten ari diren lana sendotzeko egin da akordioa, izan ere, oso-oso konbentzituta daude aliantzak ikasleak prestatzeko eta proiektu teknologikoak garatzeko balioko duela, eta horren bidez makina-erremintek ingurune gero eta lehiakorragoan aurrera egiten lagunduko dela.
Fagor Automationi buruz
Makinen automatizaziorako eta kontrolerako produktuen garapenean eta fabrikazioan esperientzia handia duen enpresa da Fagor Automation. Softwarea garatzeko duen ahalmena eta bezeroen premien araberako soluzio pertsonalizatuak eskaintzeko bere ekoizpen sisteman duen malgutasuna dira bere ezaugarri bereizgarriak.
Historikoki, Fagor Automationek Makina-erremintaren sektorera bideratu ditu nagusiki bere ahaleginak, eta munduko liderretako bat da sektore horretan. Gainera, bere zerbitzu sare eta sare komertzial zabalari esker, 50 herrialde baino gehiagotan ematen du zerbitzua, berezko delegazioen eta zerbitzu zentroen bitartez.
IMHri buruz
IMH Makina-erreminten Institutuak Fabrikazio Aurreratuaren gaineko prestakuntza berezia eskaintzen du, eta Berrikuntza zerbitzuak egiten ditu enpresetarako. Formazio Zikloak, Ingeniaritza Dualeko Graduak, Enplegurako Prestakuntza eta Eskaripeko Prestakuntza dira IMHk eskaintzen dituen prestakuntzetako batzuk.
Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu bat da eta Eusko Jaurlaritzari atxikita dago, eta IMHren Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola, berriz, Euskal Herriko Unibertsitateari atxikita dago 2011z geroztik
IMHa, AFM-Makina-erreminten, Osagarrien, Osagaien eta Erreminten Fabrikatzaileen Espainiako Elkarteko kidea den heinean, makina-erreminten sektoreko prestakuntzaz arduratzen da.