Fagor Arrasate Humanity at Music proiektuaren eszenatoki bihurtu da

Ekimen honetan taldeko kooperatiben historia, oraina eta etorkizuna kontatu nahi da musikaren bitartez.
Card image cap
2019/02/18
Spotak proiektu kulturala promozionatzeko balioko du, eta Arrasaten hilaren 22 eta 23an egingo den kontzertua sustatzeko ere bai. Ekitaldi nagusia irailaren 14rako dago aurreikusita Buesa Arenan, Gasteizen.

Fagor Arrasateko instalazioetan, Humanity at Music proiektu kulturalaren spot promozionalaren zati bat grabatu da. MONDRAGON Korporazioak hautatu du lekua eta Fagor Arrasateko tailerretan Kukai taldeko dantzariek beraien lan taldekoekin batera jardun dute grabazioa egiten.

Fagor Arrasateko tailerrak aukeratu dira grabatzeko, besteak beste, bere ekipo eta instalazioek garapen teknologikoa eta Mondragoneko sustrai industrialak islatzen dituztelako, eta hori nahi delako bideoan jaso.

Zehazki, dantzariek beraien performancea tamaina handiko zinematika eszentriketan egin dute eta tonelaje handiko prentsa baten buruan.

Ekitaldi guztien informazioa eta sarrerak eskuratzeko hemen: https://humanityatmusic.com 

 

Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.