Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Fagor Arrasatek kadentzia handiko prentsa-lerro bat instalatuko dio VinFast automobil ekoizleari Vietnamen
Fagor Arrasatek, material metalikoak eta konpositeak konformatzeko eta prozesatzeko soluzioen garapenean aditua denak, VinFast automobil ekoizle vietnamdarraren eskaera bat jaso du duela gutxi, kadentzia handiko full-servo prentsa-lerro berri bat hornitzeko Haiphongeko (Vietnam) konplexu industrialean.
Automozioaren sektorean pieza handiak estanpatzeko goi teknologiako instalazioa da, hala nola karrozeriaren alboak, kapoak, sabaiak eta ate bikoitzeko unitateak ekoizteko.
VinFast eta Fagor Arrasateko taldeen arteko elkarlanaren ondorioz, bezeroaren beharretara erabat egokitutako instalazioa garatu da zerotik. Lerro hori serbo-akzionamendua duten bost prentsekin osatuta dago; serbomotorrak dituzten abiadura handiko prentsen lineek eraginkortasun-maila altuekin jarduten dute, eta errendimendu aldetik, ohiko sistemak gainditzen dituzte. Produktibitateari dagokionez soluzio aurreratuena da. VinFasterako garatutako instalazioa altzairuzko zein aluminiozko kanpoko piezak estanpatzeko diseinatuta dago.
Fagorrek instalazio osoa hornituko du, linearen aurrealdea, prentsak eta prentsen arteko sinkronizaziorako automatizazioa barne, beraz, berriz erakutsiko du proiektu konplexu eta handiei ekiteko duen gaitasun industriala, epe doituetan eta munduko edozein lekutan.
Aurreikuspenen arabera, linea 2024ko lehen seihilekoan sartuko da ekoizpenean.
Fagorrek instalazio osoa hornituko du, eta berriz erakutsiko du proiektu konplexu eta handiei ekiteko duen gaitasun industriala, epe doituetan eta munduko edozein lekutan.
Fagor Arrasateri buruz
Fagor Arrasate munduko liderra da altzairua, aluminioa eta herdoilgaitza konformatzeko neurrira egindako soluzioen diseinuan eta fabrikazioan: prentsak eta estanpazio-sistemak, metalezko bobinak ebakitzeko eta prozesatzeko lerroak eta metalezko pieza konplexuak fabrikatzeko sistema osoak. Konpositeen konformazioan, beroko eta hotzeko forjaketa-sistemetan eta beroko estanpazioan ere aditua da.
Globalki jarduten du, eta bere bezero nagusien artean daude automobilgintzaren sektoreko mundu mailako fabrikatzaile garrantzitsuenak, hala nola, Volkswagen Taldea, Ford, Stellantis edo Tesla, arlo horretako hornitzaile estrategikoak, hala nola, Gestamp, CIE edo Magna, siderurgia sektoreko enpresak, hala nola, Tata, Arcelor Mittal, Acerinox, Gonvarri edo Bamesa, eta etxetresna elektrikoen sektoreko konpainiak, hala nola, Bosch- Siemens, Whirlpool, Mabe, General Electric edo Haier.
60 urte baino gehiagoko ibilbidearekin, Fagor Arrasatek 6 ekoizpen-planta, laguntza teknikoko 5 zerbitzu-zentro eta I+G+b zentro bat ditu, bai eta ordezkaritza komertzial ugari munduan zehar. Gaur egun, Fagor Arrasatek 660 lanpostu ditu, Euskal Herriko, Txinako, Mexikoko, Alemaniako eta AEBetako lantegietan banatuta. Fagor Arrasateren batez besteko fakturazioa 200 milioi eurotik gorakoa izan da azken urteotan, eta esportazioak ekoizpenaren % 85 inguru izan ziren.
MODRAGON Korporazioko kide sortzaileetako bat da, hau da, Europako enpresa-talde handienetako baten kide sortzailea, gaur egun 80.000 profesional dituena.
VinFast-eri buruz
VinFast Vietnamgo lehen automobil-ekoizle nazionala da. 2017an jarri zen martxan eta Vingroup taldeko parte da, Vietnamgo enpresa-multzorik handiena. Gaur egun Vietnamen gehien saltzen den bigarren automobil marka da VinFast, Toyotaren ondoren, eta ibilgailu elektrikoen aldeko apustua eginez munduko automobil merkatua konkistatzeko asmoa duela adierazi du.