Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Fagor Arrasatek JEC Innovation Award saria jaso du Parisen
Proiektu hori, makina ultra-azkar bat ekoiztean datza (prototipoarentzat 500kg/h arterainoko abiadura) neurrira egindako aurreforma indibidualak seriean ekoizteko, piezen fluxua norabide bakarreko zinten kokapenarekin konbinatuz (zuntz lehorrean, termoplastikoak, prepreg….) laserrez lagunduta eta in situ kontsolidatuz.
JEC Innovation Awards-en programa enblematikoa da eta konpositeen berrikuntzatan aintzindariak direnak saritzen ditu
Ekipo honen onurarik nagusienak hauek dira: bere produktibitate ratio altua (500kg/orduko baino gehiago) eta ziklo laburra (5 segundotik behera). Gainera, bere efizientzia energetikoa, malgutasuna eta azkartasuna nabarmentzekoak dira, eta in-situ kontsolidazio osoa lortzen du. Makina kontsolidatzaile ultra-azkar honek malgutasun altua eskaintzen du eta serieko produkzioa ere bai.
Kapa anitzeko laminak norabide desberdinetako zuntz unidirekzionalarekin guztiz kontsolidatuta egoteak eta hondakinen murrizketak (neurriko aurreformak), erabili beharreko materiala optimizatzea ahalbidetzen dute, eta piezen fluxuan oinarritutako kontzeptuak, lehen aldiz, 5 segundotik beherako zikloak ahalbideratzen ditu. Kontuan izan, ekipo gehienek minutu batzuk behar dituztela horretarako. Kontzeptu hori etiketatze industrian ikusten da, baina orain arte inoiz ez konpositeen arloan. Produkzio printzipioa substratu edo garraiagailu mugikorretan oinarrituta dago (aurreformak edo tapeak garraiatzeko), eta zinta garraiatzaile-sistemak mugitzen ditu. Zinta honek, substratua norabide bakarreko zinten aplikazio-gune batera eramaten du buru berezi batzuen bitartez, eta han zita berotu egiten da substratuarekin batera laser sistema batekin. Berotuta dagoenean, arrabola batek zinza zabaldu eta kontsolidatu egiten du substratuaren gainean edo aurreko kapan.
Kolaboratzaile sarea
Kolaborazio proiektuak nazioarteko beste bazkide hauek ere izan ditu Conbility GmbH (Alemania), Covestro Deutschland AG (Alemania), Engel Austria GmbH (Austria), Evonik Industries AG (Alemania), Faurecia Composite Technologies (Francia), Fraunhofer IPT (Alemania), Laserline GmbH (Alemania), Mitsui Chemicals Europe GmbH (Alemania), Mubea Carbo Tech GmbH (Austria), Philips Photonics (Alemania), SSDT Shanghai Superior Die Technology Co., Ltd. (Txina) eta Toyota Motor Europe NV/SA (Belgika). JEX Innovation Awards-i buruz JEC Innovation Awards-ek konpositeetako eragile garrantzitsuen ekarpenak saritzen ditu konpositeen industrian. Azken 15 urtetan, sarietan mundu mailako 1.800 enpresak parte hartu dute eta konpositeetako txapeldunak saritzen dituzte irizpide hauekin: bazkideek zer inplikazio duten balio katean, balore teknikoa eta berrikuntzen aplikazio komertziala.
JEC Innovation Awards-en programa enblematikoa da eta konpositeen berrikuntzatan aintzindariak direnak saritzen ditu. Pisu arintasuna eta diseinuan askatasuna ahalbideratzen duten material erresistenteak konbinatzea eta forma konplexuak ahalbidetzen dituen teknologia, oso interesgarria da ekoizleentzat. Asko automozioko zatiak inprimatzeko erabiltzen hasi dira, hegazkinetakoak, edo hormak eraikitzeko”, esan du Franck Glowacz-ek, JEC Group-eko berrikuntza edukiaren liderra.