Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Fagor Arrasatek bere produktu berrienak aurkeztuko ditu Aluminium Txina Azokan
Fagor Arrasatek aluminioa prozesatu, ebaki, lautu eta pilatzeko bere azken garapenak aurkeztuko ditu Aluminium Txina azokan. Shanghain izango da uztailaren 10etik 12ra. Herrialde horretako aluminioaren hornidura katea bere osotasunean hartzen duen azokarik handiena da, eta mundu mailan, Txina da metal horren ekoizlerik handiena. Azokara 600 erakusketari baino gehiago joango dira eta 91 herrialdetatik 25.000 bisitari joatea espero da.
91 herrialdetatik 25.000 bisitari joatea espero da
Autoen emisioek ingurumenean sortutako eraginaren inguruan gero eta kezka handiagoa dago, eta horregatik, automobil industriak erronka hauei egin beharko die aurre: pisua murriztea eta autoen prestazioak hobetzea, baino segurtasuna kaltetu gabe.
Behar hauek direla eta, Fagor Arrasatek I+G+Bn inbertsio handia egin du aluminioa bezalako material arinetan eta besteak beste, industrian garrantzitsu bihurtu den metal honekin lan egiteko prozesu eta ekipo optimizatuak garatu ditu.
1J05/Hall W1 standak berrikuntza hauetako batzuk erakutsiko ditu, hala nola, efizientzia altuko hutseko pilatzailea, konbentzionalekin alderatuz %85ko aurrezpen energetikoa eskaintzen duena, eta automobilgintza edo industria aeroespazialerako kanpo-piezak kalitate handienarekin pilatzen dituena. Era berean, protagonismo berezia izango dute aluminioa bezalako material hain delikatua tratatzeko lauketa soluzio espezifiko berriek ere.
Fagor Arrasatek presentzia handia du Txinan. Kunshanen lantegi bat du, iaz 10. urteurrena ospatu zuena
Fagor Arrasatek presentzia handia du Txinan. Kunshanen lantegi bat du, iaz 10. urteurrena ospatu zuena, eta Shanghai eta Pekinen bulego komertzialak ditu. Orain gutxi, zeharkako ebaketa (CTL) lerro bat entregatu du aluminiorako (250 mm-ko linea zabaleraduna) Txinako aluminio ekoizlerik handienetako batentzat, aeronautika eta automobilgintza industriarako hain zuzen. Daukan linea zabalerak formatu handiekin lan egitea ahalbidetzen du. Eta gainera zizaila rotomugikor bat dauka ebaketa makotuak egin ahal izateko eta Fagor Arrasateko efizientzia altuko hutseko pilatzailea ere bai.
Ekipoak 86 pieza/min kadentzia lortzen du eta 80 m/min.ko abiadura 0,5 eta 4 mm arteko lodieretarako. Lerro guztiak automatizazio maila altua du interbentzioak eta langileentzako arriskuak minimizatzeko.
Lerroa jada instalatuta eta produkzioan dago, eta ebaketa prezisioari esker eta aluminioaren gainaldeko kalitate handia lortzen duelako, automobileko ekoizle garrantzitsu batzuen zertifikazioa jaso du piezen hornidurarako.
Autoek pisua arindu beharra daukate emisioak gutxitzeko, eta horregatik Txinako automozioarekin lotutako aluminioaren industria, gogor ari dira bultzatzen. Kontuan izan Txinak 2018an 29,8 milioi auto ekoiztu zituela, eta horietatik 1,1 milioi elektrikoak izan zirela.
Horrelako autoek izandako arrakastari esker, 2030erako autoen ekoizpena 11,6 milioikoa izango dela aurreikusita dago. Eta The International Aluminium Institutek dionez, horretarako 2030ean 10,7 milioi aluminio tona beharko dira, Txinan automobilgintza industriak, 2018an 3,9 milioi behar izan zituela kontuan hartuz.