Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Irakurriena
- 1. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 2. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 3. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 4. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 5. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 6. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 7. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 8. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 9. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 10. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
Fagor Arrasatek 24 milioi inbertituko ditu eraldaketa digitaleko proiektuetan
Europako Inbertsio Bankuak (EIB) 9 proiektu estrategiko finantzatzea onartu du; guztira, 24 milioi euroko inbertsioa izango da, eta Fagor Arrasatek 2021etik 2024ra bitartean garatuko ditu.
Proiektuek Inbertsio Estrategikoetarako Europako Funtsaren (EIF) laguntza dute, Junker Plana izenekoaren zutabe nagusia, eta Arrasaten (Gipuzkoa) egoitza duen kooperatibaren eraldaketa digitalean, ekoizpen-prozesuen automatizazioan eta automobilaren sektorerako material arin berriak prozesatzeko teknologien hobekuntzan sakontzera bideratuta daude.
Asmo handiko plan horri esker, kooperatibaren lehiakortasuna bultzatu ahal izango da makina astunak eraikitzeko funtsezko barne-prozesuetan, bai eta makineria aurreratuaren eta zerbitzu digitalen garapena ere, Europako manufaktura-ehunaren sektore estrategikoen etorkizuneko erronkei erantzuteko.
Asmo handiko plan horri esker, kooperatibaren lehiakortasuna bultzatu ahal izango da makina astunak eraikitzeko funtsezko barne-prozesuetan, bai eta makineria aurreratuaren eta zerbitzu digitalen garapena ere.
Iñaki Martinez Fagor Arrasateren Kontseilu Errektoreko presidenteak adierazi duenez, EIBren erabaki honek "babes irmoa ematen dio Fagor Arrasateren estrategiari, etorkizuneko proieketuei ekiteko beharrezkoak direlako funts horiek eta lehiakortasunean irabazi eta gure bezeroentzako erreferentzia liderra izatea ahalbidetuko digutelako”.
Fagor Arrasateri buruz
Fagor Arrasate munduko liderra da metalezko pieza konplexuak, konposatuak edo termoplastikoak fabrikatzeko materialen neurrirako soluzioen diseinuan eta fabrikazioan.
Fagor Arrasatek mundu osorako lan egiten du, eta bere bezeroen artean daude jatorrizko ekipoen fabrikatzaileak (OEM) eta Tier-1ak automobilgintza eta aeroespazialaren sektoreetan, baita forjaketa, burdina eta altzairu enpresak eta etxetresna elektriko eta metalezko altzarien lantegiak. Produktuen portafolioa berriz, honako hau da: prentsak eta erabiltzeko prest dauden estanpatzeko sistema osoak, xafla fabrikatzeko, prozesatzeko eta ebakitzeko lerroak eta xaflazko pieza konplexuak fabrikatzeko lerro oso bereziak.
Mundu osoan sei lantegi ditu Fagor Arrasatek, eta hirurogeita hamar herrialde baino gehiagotara banatzen ditu bere produktuak: automobilen fabrikatzaile nagusiak, Tier hornitzaileak, altzairuzko edo aluminiozko bobinen eta xaflen prozesadoreak, pieza forjatuen edo altzairu ijeztu elektrikoaren ekoizleak eta etxetresna elektrikoen eta metalezko altzarien fabrikatzaileak.