Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Fagor Arrasatek 2019ko hornitzaile onenaren saria eman dio Sercame enpresari

Sercame enpresak Ortuellan (Bizkaia) du lantegi nagusia. Prentsa-lineetarako soluzioak hornitzen espezializatuta dago, hala nola, zinta garraiatzaileak, gako-biltegiak edo erauzketa-mahaiak.
Fagor Arrasatek ADNan darama hornitzaileekin duen kolaborazioa, hurbiltasuna eta bertatik bertara lan egiteko joera
Sari honekin Fagor Arrasatek bereziki saritu nahi ditu 2019an, Sercame enpresaren kalitate- bikaintasuna, entrega-epeen betetze maila altua eta lehiakortasuna.
Fagor Arrasatek bere hornitzaileekin duen kolaborazioa, hurbiltasuna eta beraiekin batera egiten duen lana, bere ADNan daude.
Lehen mailako hornitzaileekin duen kolaborazio estuari esker, Fagor Arrasatek mundu mailan ekipo ondasunen diseinu eta fabrikazioan lider bihurtu da, prentsa eta estanpaziorako instalazio automatikoak eta altzairu edo aluminioa ebakitzeko lineak ekoizten dituelarik.