Fabian Bilbao izango da Fagor Etxetresna Elektrikoen Taldeko zuzendari nagusi berria

Fagor Etxetresna Elektrikoen Talde kooperatiboko Kontseilu Errektoreak Fabian Bilbao izendatu zuen, joan den ostiralean, zuzendari nagusi berria izateko, Txema Gisasolaren ordez, horrek datorren uztailaren 1etik aurrera Korporazioaren Kontseilu Orokorreko lehendakaritza beteko baitu.
Card image cap
2012/02/28

Fabian Bilbaok lotura sendoa du kooperatibarekin, eta azken urtean Taldeko Linea Zuriko Zuzendaritzan aritu da, hau da, konpainiaren negozio bolumenaren %90ean; lehenago Fagor Etxetresna Elektrikoen kooperatibako zuzendari nagusiaren karguan jardun zuen.

Fabian Bilbao Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziatua da, EHUtik. Fagor Etxetresna Elektrikoetako zuzendari nagusi izendatu aurretik, Talde Kooperatiboan hainbat kargu bete ditu 1993an sartu zenetik: MONDRAGON Korporazioko Altzari Elkarketako zuzendari nagusia izan da, baita Korporazioko Sustapen Zentroaren Proiektuen arduraduna ere.

Gaur egun Fabian Bilbao GEYSER-GASTECH, SAko eta ECOLEC Patronatuko lehendakaria ere bada.