Irakurriena
- 1. B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
- 2. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 3. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 4. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 5. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 6. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 7. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 8. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 9. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 10. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
Ezagutzen duzu MTALENT masterra?
Enpresa ezberdinek kolaboratzen dute programarekin. Ikerlanek bideo honetan azaltzen du nola bideratzen duen egitasmoa.
Testuinguru ezberdinetan pertsonekin eta pertsonentzat lan egingo duten adituak garatzera zuzenduta dago, norberaren garapen pertsonaletik eta norberaren eta erakundearen ekintzek gizartean izan dezaketen eraginaren kontzientzia hartzetik abiatuta.
Master honen helburu orokorra, enpresetan eta erakundeetan, hauen lehiakortasuna bermatzen duten pertsonen garapenaren proiektu estrategikoak diseinatzeko, ezartzeko eta kudeatzeko beharrezkoak diren konpetentziak eskaintzea da.
Nori zuzendua: Pertsonen talentuaren kudeaketa estrategikoan espezializatu nahi diren unibertsitate tituladunak.
Masterraren helburua ikasleak prestatzea da, hurrengo profiletarako:
- Talentu/ Pertsonen/ Emakundearen zuzenbidea
- HR Manager
- HR Business Partner
- Pertsonen kudeaketa eta garapenaren arduraduna
- Hautaketa arduraduna
- Kultura garapenaren arduraduna
- Barne eta kanpoko aholkularia pertsonen esparruan.
Informazio gehiago:
- MIREIA IGARZABAL
- 671 440 144
- migarzabal@mondragon.edu