Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Ezagutzari lotutako industriak eta bezeroaren hurbileko zerbitzuak izango dira enpleguaren eragileak
Horrela jaso da Laboral Kutxako Ikerketa Departamentuak argitaratu duen “Enpleguaren gaineko ikuspegi sektorialak euskal ekonomian” txostenak.
Txostena gaur aurkeztu da, otsailak 22, Laboral Kutxak Bilbon duen egoitzan.
Joseba Madariaga txostenaren egile eta Ikerketa Departamentuko zuzendariak aurkeztu du, Julio Gallastegi euskal kreditu-kooperatibako zuzendari nagusiak eta Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak lagunduta.
Julio Gallasteguik adierazi duenez, azterlan hau bat dator Laboral Kutxak ekonomiari buruzko ikerketak egiteko eta ezagutza hori gizarteari ezagutarazteko duen tradizioarekin. Finantza-buruzagiak gogora ekarri du Caja Laboralak 1978. urtean beste azterlan bat argitaratu zuela antzeko gaiarekin; eta, azpimarratu duenez, azken hamarkada honetara mugatutako beste azterlan bat plazaratzea komeni zen, “berriz ere krisi ekonomiko sakonaren testuinguru batean” eta “berriz ere lanari buruzko kezka oso nabaria den egoera batean”.
Txostenak zera aztertzen du: Euskadin epe ertainera eta luzera jarduera eta enplegua sortzeko sektorekako aurreikuspenak.
Gallastegik bere egin du Laboral Kutxak euskal ekonomiaren eragile aktibo gisa betetzen duen eginkizuna. Eginkizun horren barruan, entitateak iritzi eraikitzaile eta independentea ematen du datozen urteetarako enpleguaren inguruan aurreikusitako dinamikei buruz, “interesaturiko pertsona eta erakundeei enpleguaren etorkizunaren inguruko elementu garrantzitsuenen berri emateko”.
Bestalde, etorkizuneko joerak aurreikusten dituzten txosten mota hauen garrantzia azpimarratu du Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Angel Toñak, “etor litezkeen agertokietarako politikak eta jarduketak prestatzeko aukera ematen digutelako”.
Euskal ekonomiak azken hamarkadan izan duen jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren eboluzioariburuzko azterketa sakona du abiapuntu.
Kontzeptualki, produktuen bizi-zikloaren ideiak markatu du aztertzeko metodoa. Hala,
heldutasun teknologikoaren ondorioz, produkzioa area geografiko batzuetatik beste
batzuetara lekualdatzea da elementu bereizgarria eta garrantzitsua. Bizi-zikloaren eta
lurraldeen arteko konparazio-abantailen inguruko teoria hori lan-ildo berritzailea da, eta besteazterlan sektorial batzuetan ere erabili da, hala nola makina-erremintari, zurezko altzarien
fabrikazioari edo nekazaritzako elikagaien sektoreari buruzko lanetan.
Nola ari gara irteten krisialditik?
EAEn krisialditik ateratzeko dugun abiapuntuko egoerari dagokionez, ikuspegi sektorialak
hauxe erakusten digu: industria-sektorea ahul dago, enplegu asko galdu du (65.000 lanpostu gutxiago 2008tik 2014ra bitartean), eta, ondorioz, Balio Erantsi Gordinari (BEGd) egin duen ekarpena jaitsi da. Ekonomiak tertziarizazio-zantzu nabarmenak ditu, baina sektoreen arteko banalerroak gero eta lausoagoak dira. Beherakadak oso nabarmenak dira sektore batzuetan, esaterako zapatagintzan, zurgintzan, arte grafikoetan eta metalgintzan. Zerbitzuek, berriz, hobeto egin diote aurre krisialdiari enpleguaren aldetik, batez ere hezkuntzaren, osasunaren eta gizarte-zerbitzuen alorretan.
Gainkualifikazioa eta sexuen araberako desorekak, arazo erantsiak
Biztanleria okupatuak gainkualifikazio-maila handia du. Prestakuntza eta kualifikazioa funtsezko elementuak dira enplegu iraunkorra bermatzeko, Europa osoan. Alde horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko errealitatearen azterketak protagonismo berezia hartzen du;
izan ere, argi eta garbi erakusten du bitarteko kualifikazioa duten langileen beharra dagoela, EAEk gainkualifikazioari lotutako egiturazko arazoa baitu, krisiak areagotuta. Ondorioz, txostenak agerian jartzen du lanbide-orientazioko prozesuak hobetzeko premia, enpresen beharrei aurrea hartzeko eta, horrela, enplegu-eskaintzaren eta -eskariaren arteko desorekak saihesteko.
Sexuaren araberako kualifikazioaren analisiak datu esanguratsu bat erakusten digu: emakumeak ez dira industria-adarretara lerratzen, batez ere Lanbide Heziketako ikasketen esparruan. Ondorioz, emakumeak Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko industria-adar batzuetan duen parte-hartzea handitzea izango da datozen urteetan aurre egin beharreko erronka.
Etorkizunari begiratu bat
Txostenak datorren hamarkadara luzatzen du analisia, eta hazteko ahalmenik handiena duten sektoreak identifikatzen ditu, baita sektore horien inguruan azaleratzen diren enplegu-aukerak ere.
Demografiaren ikuspegitik, biztanleria zahartzeak aukerak ekarriko ditu enpleguarentzat, lan egiteko adinean dauden pertsonak gutxitu egingo baitira. Estimazioen arabera, ordezkapen-eskariak (langileen erretiroagatik hutsik geratzen diren lanpostuak) 266.000 lanpostu sorraraziko ditu, eta hedapen-eskariak 36.000 lanpostu sortuberri besterik ez.
Zentzu horretan, ezagutzaren ekonomiarekin eta iraunkortasunarekin lotutako “industria berria” (sektore “berdeak”, ekonomia zirkularra eta abar) aukera-eremu zabala izango da, gertuko etorkizunean, lanpostu berrientzat.
Azken eskariaren hurbileko zerbitzuak ere hirugarren sektoreko lanpostuak sortzeko eremu garrantzitsua dira. Hala, hurrengo urteetan enpleguak gora egitea aurreikusten da pertsonentzako zerbitzuen sektorean. Izan ere, eskari handiagoa sortuko duten joera demografikoak eta sozialak gertatuko dira, eta eskaintza hobeto egituratzeko prozesuak haren garapena eragingo du. Adibidez, gora egingo dute etxeko arreta-zerbitzuen eskariak, osasunarekin eta kirolarekin zerikusia duten lanpostuek eta sorkuntza-sektoreari eta sektore digitalari lotutako lanbideek.
Azken eskariaren hurbileko zerbitzuak ere hirugarren sektoreko lanpostuak sortzeko eremu garrantzitsua dira. Hala, hurrengo urteetan enpleguak gora egitea aurreikusten da pertsonentzako zerbitzuen sektorean. Izan ere, eskari handiagoa sortuko duten joera demografikoak eta sozialak gertatuko dira, eta eskaintza hobeto egituratzeko prozesuak haren garapena eragingo du. Adibidez, gora egingo dute etxeko arreta-zerbitzuen eskariak, osasunarekin eta kirolarekin zerikusia duten lanpostuek eta sorkuntza-sektoreari eta sektore digitalari lotutako lanbideek.