Proiektuaren abiapuntua honako gogoeta hau da: osasuntsu jaten ikasteko lagunartean eta, batez ere, familiartean sukaldatzea eta jatea funtsezkoak dira. Familiarteko sukaldaritzak eginkizun garrantzitsua du osasuna hobetzeko, tokian tokiko ekoizleei laguntzeko eta senideen arteko harremanak sendotzeko. Proiektu pilotua iazko ikasturtean jarri zen abian, hiru ikastola hauetan: Bizkaiko Astilekun eta Txintxirrinen, eta Oñatiko Txantxikun. Aurtengo ikasturtean, hiru lurraldeetako 13 ikastolatara zabalduko da programa eta ikasle, irakasle, sukaldari eta gurasoek hartuko dute parte.
2013/11/29