Garapen iraunkorrari eta hondakinen kudeaketari buruz 2013an izenpetutako hitzarmenaren barruan, sukaldaritza-negozioen eguneroko kudeaketan iraunkortasuna txertatu nahi dute bi erakundeek, ingurumen, gizarte eta ekonomia inpaktua txikitze aldera. Egingo diren ekintzen artean daude hauek: enpresa-kudeaketa iraunkorreko praktikei buruzko 1.100 foileto banatzea Gipuzkoako jatetxeetan, iraunkortasunaren inguruko ekitaldi handi bat, hitzaldiak, prestakuntza-ikastaroak eta I+Gko proiektu bat.
2014/04/14