Asteazkenean ospatu zuen IK4-IKERLANek era xumean 40.urteurreneko ekitaldia. Garaia Berrikuntza Gunean elkartu ziren berrikuntza guneko ordezkariak, eta Euskadiko zein Gipuzkoako ordezkari instituzionalak. Besteak beste, Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia. Era berean, Euskadiko enpresa arloko ordezkaritza zabala gerturatu zen Arrasatera, IK4-IKERLANen urteurrena ospatzera. Izan ere, sorreratik, IKERLANen helburua izan da gertuko enpresei etengabeko berrikuntza prozesuak proposatzea.
2014/06/20