Hamaika enpresa elkartuko dira BCCn datozen hilabeteotan berrikuntza arloan sakontzen. Besteak beste, honako ideiak aztertuko dituzte: azukrerik gabeko zukuak, izozki likidoak, bost urte barru mikrouhin-labeen lekua hartuko duten robotak eta jatetxeetan ordainketa automatizatuak egiteko aukera. Bost astez, beren proiektuak beste garapen maila batera eramateko beharrezko bultzada jasoko dute enpresek. Horretarako, nazioartean ezagunak diren sukaldarien eta gastronomiako adituen laguntza jasoko dute, eta Basque Culinary Centerren laborategiak, sukaldeak eta instalazioak erabili ahal izango dituzte.
2014/09/01