Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.

Ikerketa zentro teknologikoa

Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa

Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.

Ezagutza eta berrikuntza MONDRAGONeko kooperatiben eskutik

BATSectorTech jardunaldien bueltan industria teknologikoaren eragile desberdinak biltzen dira, industrian liderrak batzuk eta startup proiektu berria besteak. Mahai inguruetan hartu dute parte Danobatek, Fagor Arrasatek eta Ikerlanek.
Card image cap
2025/04/09

Industria teknologikoaren esparruan MONDRAGONeko kooperatibek daukaten erreferentzialtasuna nabarmendu zen martxoaren 26an Bilboko BAT ekintzailetza-dorrean. BATSectorTech jardunaldiaren barruan, Industriak dituen erronken aurrean garatzen diren soluzioak batetik, robotika eta automatizazioa bestetik, eta jasangarritasuna azkenik, izan zituzten hizpide.

3.mahai-ingurua_unai argarate.jpg

"Fagor Taldearekin eta MONDRAGONekin elkarlanean, berotze globala geldiarazteko eta ingurunean dituen inpaktuak murrizteko lanean ari gara, ingurumen-helburu batzuen bitartez"

Azken gai honen inguruan, jasangarritasunaz, Fagor Arrasateko Unai Argarate aritu zen: “Fagor Taldearekin eta MONDRAGONekin elkarlanean, berotze globala geldiarazteko eta ingurunean dituen inpaktuak murrizteko lanean ari gara, ingurumen-helburu batzuen bitartez. Makina-fabrikatzaile gisa, batetik, produktuari begira gure makinen inpaktua neurtu nahi dugu. Orain arte, informazio hori oso modu neketsuan bildu da gure barne-sistemetan. Epe ertaineko helburua da gure erakundea eta sistema informatikoak prestatzea datu hori automatikoki eta sistematikoki lortzeko. Bestetik, makina-hornitzaile izanik, hiru ardatz nagusi lantzen ari gara: makinen energia-kontsumoa murriztea; hauen lan-bizitza luzatzea, diseinuak eta fabrikazio-prozesuak berrikusita, iraunkortasuna areagotzeko. Alor honetan, oso garrantzitsua da gero eta makina gehiagotan txertatzen ari garen mantentze prediktiboa. Savvy plataformarekin lan egiten dugu, makinaren osasunari eta osagai kritikoenen bilakaerari buruzko informazio esanguratsua jasoz; azkenik, konponketa- eta retrofiting-zerbitzua dago, eta honetarako daukagun negozio berezia indartu nahi dugu".

1.mahai-ingurua_josu bilbao2.jpg

"Pertzepzio adimenduneko sistemak integratzeak, AA eredu txertatuen gidaritzapean, ekoizpen ingurune eraginkorragoetara eramango gaitu, giza interakzioarekin bat datozenak, segurtasunaren ikuspegitik fidagarriak, eta, jakina, funtzionamenduaren erresilientzia bermatzeko ziberseguruak"

Erronka handiak ditu Industriak, eta haientzat soluzioak bilatzen dituzte Ikerlanen, sektorea bera eraldatzen duten soluzioak. Josu Bilbaoren ustez, “etorkizunera begira, agerikoa dirudi digitalizazioak gaituko dituen agente automatizatuen errealitate baterantz goazela, eta, agente horiek, “embodied AI” delakoak babestuta, automatizazio adimendunaren hurrengo hamarkadaren ardatz izango direla. Pertzepzio adimenduneko sistemak integratzeak, AA eredu txertatuen gidaritzapean, ekoizpen ingurune eraginkorragoetara eramango gaitu, giza interakzioarekin bat datozenak, segurtasunaren ikuspegitik fidagarriak, eta, jakina, funtzionamenduaren erresilientzia bermatzeko ziberseguruak. Iragarpen guztiek ondorioztatzen dute sistema automatizatu adimendunek protagonismo handiagoa izango dutela hurrengo urteetan. Digitalizazio osteko etapa hori amaitzen den bitartean, teknologia eta industria garatzen jarraitu beharko dugu, berrikuntza ekosistemak (Unibertsitatea - Zentro Teknologikoa - Enpresa) eta lankidetza publiko-pribatua aprobetxatuz lehiakorrak izaten jarraitu eta eraldaketa prozesu berriak gidatu ahal izateko”.

2.mahai-ingurua_iker alberdi.jpg

"Robot berri honen doitasun eta aldakortasunak aukera ematen digu merkatuaren eskakizun zorrotzenak asetzeko, aplikazio bakoitzean doitasuna eta errendimendua bermatuz"

Danobateko Iker Alberdi, Elgoibarko kooperatibaren produkturik berrienaz eta berritzaileenaz aritu zen:Gure erronka nagusia merkatuan existitzen zen hutsune bat betetzea izan da: makina-erreminta konbentzionalen eta robot industrialen arteko tartea. Horretarako, goi-mailako doitasuna eta dinamika eskatzen dituzten aplikaziotarako diseinatutako robot berritzaile bat garatu dugu, robotikaren sektorean modu disruptiboan sartuz. Robot berri honen doitasun eta aldakortasunak aukera ematen digu merkatuaren eskakizun zorrotzenak asetzeko, aplikazio bakoitzean doitasuna eta errendimendua bermatuz. Gainera, mahai-inguruak aukera eman digu inguruko beste enpresen eta sektoreko beste eragileen erronkak eta behar nagusiak ezagutzeko”.

Mahai inguruaren ostean, 7 startup aurkeztu ziren BATSectorTech jardunaldian.

Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.

Ikerketa zentro teknologikoa

Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa

Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.