Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Ez dira esku hutsik bueltatu
Zapatuan jokatu zen First Lego Leagueko Euskadiko Txapelketa Gasteizko Europa Jauregian eta Arizmendi Ikastolako Almen guneko talde batek robotaren diseinu onenaren sarietako bat eskuratu zuen.

Tamalez, ordea, lau taldeetako batek ere ez zuen lortu Espainiako txapelketara joateko txartelik. Guztira Arizmendi Ikastolako 40 bat neska mutiko gerturatu ziren Gasteizera eta sekulako esperientzia bizi izan zuten. Almen eta Gaztelupeko ordezkariak pozik aritu ziren eta oso harro egindako lanaz. Arduradunen esanetan, "lan oso ona, giro bikaina, umore aparta eta jarrera izugarri ona erakutsi dute Arizmendiko taldeek. Benetan zoriontzeko lana egin zuten zapatuan".
Robotaren froga, proiektu zientifikoa, FLL baloreak eta Robotaren diseinu atalak ederki landuta eraman zituzten eta "lan oso ona egiteko gai direla erakutsi zuten" bai Gaztelupeko zein Almeneko ikasleek. "Etorkizun ederra dutela erakutsiz".
Gainera, Almeneko talde batek ere, Robotaren diseinu onenaren sarietako bat lortu zuen eta sari banaketa ekitaldian eszenatokira igotzeko aukera izan zuten. Tamalez, ordea, Espainiako txapelketara joateko saririk ez dute lortu.