Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
"Ez dira debalde" spotak irabazi du Euspot lehiaketako sari nagusia
Sari banaketa ekitaldia
Aretxabaletako Arkupe kultur etxean egin zen sari banaketa ekitaldia. Zaraia aretoa jendez bete zen irabazleen izenak zeintzuk ziren jakiteko eta lanak txalotzeko. TOR magoak aurkeztu zuen sari banaketa eta bere magia ikuskizunarekin ere gozatu ahal izan zuten bertaratutakoek. Lehiaketan aurkeztutako 149 iragarkietatik epaimahaiak aukeratutako 20 finalistak ikusi ahal izan ziren pantaila handian eta ekitaldi ostean luntxaz gozatu ahal izan zuten gerturatutakoek.
Ekitaldiaren argazki bilduma duzue hemen: https://www.flickr.com/photos/arteman/albums/72177720309106018
Irabazleak
Guztira, Euspot-ek 3.000 eurotik gora banatu ditu saritan, sei kategoria ezberdinetan:
Spotik onena / 1.000 euro
“Ez dira debalde” spota
Egileak: Gorka Santos Alvarez eta Haizea Bedialauneta Garcia (Elorrio)
Spotaren kalitate teknikoa eta mezuaren egokitasuna da gehien baloratu dena.
Cristina Uriarte Toledo, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako komisionatuak banatu zuen saria.
Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena / 500 euro
“Asetu burua” spota
Egileak: Unai Cantabrana, Aner Olaizola eta Danel Ezpeleta (Arrasate)
Goio Arana, Mondragon Unibertsitateko Komunikazio campuseko zuzendariak banatu zuen saria.
Publikoaren saria / 500 euro
1.700 bozkatik gora jaso dira sarean guztira.
“Ametsak gauzatu” spota
Egilea: Óscar Golpe Manuel (Gasteiz)
Unai Elkoro, Aretxabaletako jarduneko alkateak banatu zuen saria.
Musika sinkronizazio onenaren saria / 300 euro
Iragarkiaren musika egokitasunagatik eta originaltasunagatik.
“Eta zuk, noraino heldu nahi duzu?” spota
Egileak: Mikel Larrion eta Yurena Carrero (Bergara eta Gasteiz)
Gorka Etxabe, Artemaneko zuzendariak banatu zuen saria.
Gazteen saria (18 urtetik beherakoak) / 500 euro
“Nik, zientzialaria izan nahi dut” spota
Egileak: Rocio/Eliana Sanchez, Maialen Mendez, Naroa Garmendia, Nagore Arteaga eta Eneko Arozena (Donostia)
Rober Gutierrez, Bai Euskarari Elkartearen zuzendariak banatu zuen saria.
Arizmendiko ikasleen spotik onena / 250 euro
“Izan gaitezen zientzialari eta ikerlari!” spota
Egileak: Patricia Nicola Petrar eta Yashira Rodriguez Fernandez (Eskoriatza)
Naiara Okina, Arizmendi ikastolako komunikazio arduradunak banatu zuen saria.
Parte-hartze historikoa: Euskal Herri osotik jasotako 149 spot
Euspot Euskal Herrian aitzindaria da euskara, sormena eta publizitatearen arloa uztartzen eta erreferente bilakatu da euskarazko publizitatearen harrobia lantzen. Ondo errotutako lehiaketa da eta orain arteko edizio guztiak batuta 700 spot inguru jaso dira. 2023ko edizioan Euspoten parte-hartzea historikoa izan da: guztira 149 lan aurkeztu dira, iaz baino 54 spot gehiago. Aurkeztutako lanen artean, 39 lan 18 urtetik gorakoek eginak dira, eta 110 spot 18 urtetik beherakoek eginak.
Spot guztiak ikusgai: https://euspot.eus/hemen-dituzue-149-spotak-ikusgai/
Zorionak guztiei!