Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Euspot lehiaketak jarduera fisikoaren onurak aztertuko ditu
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Aretxabaletako Udalak, eta Arteman Komunikazioak antolatzen dute Euspot euskarazko spot lehiaketa eta dagoeneko aurkeztu da aurtengo gaia.
Spota euskaraz aurkeztu beharko da, 20-30 segunduko iraupenarekin. Epea 2019ko maiatzaren 15ean bukatuko da.
Gaia: Jarduera fisikoaren onurak. Mugitu eta bizi!
Helburu nagusia: Spotak nabarmendu beharko ditu jarduera fisikoak eskaintzen dituen onura fisikoak, psikologikoak eta sozialak. Jarduera fisikoa esaten diogu energia kontsumitzen duen gorputzeko borondatezko mugimendu orori. Izan daiteke ariketa fisiko programatua (kirola esaten diogun hori: futbola, saskibaloia, tenisa…) edo gorputza mugiarazten duten jarduerak (jolasten garenean, garraio-modu aktiboetan, aisialdiko jardueretan…). Gainera jarduera fisikoak arrisku handiko gaixotasunak hartzea sahiesten du, hala nola obesitatea, hipertentsioa eta diabetesa.
Zeharkako helburua: Gizarte aktiboago bat sustatzea da helburua. Ez da ezinbestekoa gimnasio batera joatea edo lehia-kirola egitea aktibo izateko. Egunean zehar egiten ditugun jarduera fisikoekin onura berberak lor genitzake.
Targeta: Biztanleria osoari zuzendutako iragarkia izan behar da.
Fokoa: Egunerokotasunean aktibo izateak osasun hobea izaten eta hobeto sentitzen laguntzen digu. Jarduera fisikoak gozamena eta ongizatea eragin behar ditu, eta pertsonei zoriontsu izaten lagundu behar die. Pertsona inaktiboak aktibo bihurtu nahi ditugu jarduera fisikoa areagotuz eta sedentarismoa baztertuz.
Iragarkiak jaso beharko dituen elementuak:
• Gaiarekin bat egiten duen leloa.
• Lanak euskaraz aurkeztu beharko dira.
• Erabiltzekotan, musika izan beharko da lizentzia librekoa, spotentzat propio sortutakoa edo http://es.audionetwork.com-ek lehiaketarako jarritako bildumatik hartutakoa.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa txertatuko zaie finalista diren iragarkiei, sari banaketarako.
Nola parte hartu?
Hemen dituzue lehiaketako oinarriak.
Deskargatu Euspot 2019ko brief-a.