Euspot, euskal publizisten harrobi eta ekosistema

Euspot, euskarako spot lehiaketaren zortzigarren edizioak sariak banatu zituen iragan astean Aretxabaletan. 'Euskal publizisten harrobi bikain bilakatu da eta Debagoiena ekosistema berezia'.
2019/06/04

Euskaraz bada sortzerik. Markek euskaraz bizi eta pentsatzen duten komunitatean jarri dute fokoa. Euskaraz spot ederrak egin daitezke. Sormenak ez du hizkuntzarik. Sormenak ideiak nahi ditu, dantzan! Hori guztia da Euspot.

Euskarazko publizitatearen eta spotgintzaren erreferentziazko lehiaketa. Aurten ia 100 lan aurkeztu dira eta iragan astean banatu ziren sareak. Bilbora joan zen sari nagusia, Gasteizera publikoarena eta gainerakoak Debagoienean geratu ziren.

Ekosistema bizia

Hain justu ere, Debagoiena euskarazko ikus-entzunezko faktoria bikain bilakatu da. Mondragon Unibertsitatearen IKOko fakultatea, Arizmendi Ikastolaren harrobi amaiezina, Arteman moduko enpresa (ikus-entzunezko produkzio propioaz) eta Aretxabaletako Udalaren zein Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesak bat egiten dute Gipuzkoako bailara horretan.

Humanitate eta heziketa zientzien fakultatea

Irakaskuntza unibertsitate zentroa