Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
EUSPOT 2023k marka guztiak hautsi ditu
Talentua, IT profilak, profil teknikoak, gazte eta seniorrak. Aspaldian tendentzia da ZTIM arloa eta bereziki talentuaren kudeaketa, eta hain justu ere, gai horiek aztertu ditu aurten EUSPOT lehiaketak. 'Zientzilari eta ikertzaile izan nahi dut!' lelopean 30 segundoko iragarkiak egin behar izan dituzte edizio honetako parte-hartzaileek, 'gazteengan bokazio zientifiko eta teknikoak sustatzeko' helburuarekin. Publizista sortzaileak balira, eta euren helburua gazteen artean bokazio zientifikoa sustatzea izango balitz, nolako publizitate spota egingo lukete? Galdera horri erantzuteko gonbita luzatu dio Euspotek gizarteari eta erantzuna itzela izan da. Izan ere, guztira 149 lan aurkeztu dituzte, beste horrenbeste talde, profesional eta amaterrek. Horietatik 39 lan, 18 urtetik gorakoenak dira, eta gainerakoak 18 urtetik beherakoak.
Publizista sortzaileak balira eta euren helburua gazteen artean bokazio zientifikoa sustatzea izango balitz, nolako publizitate-spota egingo lukete? Galdera horri erantzuteko gonbita luzatu dio Euspotek gizarteari
Eusko Jaurlaritza eta ZTBP 2030 babesle nagusiak
"Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana, Euskadi 2030" (ZTBP Euskadi 2030) plana zuzenean lotzen da Euskal Autonomia Erkidegoak ikerketaren eta berrikuntzaren alde egiten duen apustu estrategikoarekin, eta aurtengoan Plan honek babestu du Euspot. Gainera, eta 2012tik aurrera gertatu den bezalaxe, Aretxabaletako Udalak, Mondragon Unibertsitateak, Arteman Komunikazioak eta Arizmendi Ikastolak antolatu dute aurtengoa ere, eta Bai Euskarari zein Music Library editoreak laguntzaile aritu dira.
EUSPOTek sari banaketa ekitaldia ekaianaren 15ean egingo du, Aretxabaletako Arkupe kultur etxeko zaraia aretoan. Ekainaren 2tik 5era, euspot.eus webgunean publikoak bere spot gustukoenaren alde bozkatu ahal izango du. Guztira, urtero lez, 3.000 eurotik gora banatuko dira saritan.