Eusko Legebiltzarrak Kooperatiben Lege berria onartu du

Arau berriak parlamentuaren ia aho bateko adostasuna jaso du eta kontrako botorik gabe.
Card image cap
2019/12/20

Euskadiko Kooperatiben Lege berria onartu du gaur Eusko Legebiltzarrak. Euskadiko kolektibo sozio-enpresarial handi bati aplikatuko zaion legea da: 2.000 enpresa kooperatibo baino gehiago eta 80.000 enplegu inguru.

Araudi berria EAEko aldizkari ofizialean argitaratu eta 30 egun barru izango da indarrean, eta kooperatibek bi urte izango dute estatutuek Lege berrira egokitzeko.

Lege berriak testu bakar batean bateratzen eta biltzen du kooperatibei aplikatu beharreko araudia, orain arte bost arau desberdinetan araututa zegoena. Integrazio horrek lege testu bakar batean biltzen du sakabanatuta ziren arauak, eta hori teknikoki eskertzekoa da argigarria izango baita.

Egokitzapen digitala. Legea enpresen sarea bizitzen ari den iraultza digital handiari egokitzen zaio, non berrikuntza eta teknologia berriak bete-betean ezarri diren. Egokitzapen horrekin hainbat formula erabili ahal izango dira, hala nola IKTak erabiltzea batzar orokorrak deitzeko, administrazio-organoa bideokonferentzien edo bestelako euskarri teknikoen bidez egin ahal izatea, bazkideei sozietate-informazioa emateko web-orri korporatiboak erabiltzea edo kontuak bide telematikoz gordailutzea ahalbidetzea.

Merkatuen globalizazioa
. Lege berriak euskal kooperatibismoaren globalizazio-maila ere kontuan hartzen du, zeinen fakturazio-bolumena 8.000 milioi eurotik gorakoa den, eta horietatik bi heren nazioarteko salmentak. Eta errealitate horri erantzuteko, talde kooperatiboen erregulazioa lege mailara igotzen du, bat-egite bereziak ahalbidetzen ditu (hau da, kooperatibak beste kooperatiba batzuekin ez ezik, beste merkataritza-sozietate edo sozietate zibil batzuekin ere batu ahal izatea), proiektu zehatz bakoitzera egokituko diren kooperatiba mistoak sortzea ahalbidetzen du, edo besteren konturako langileen ehunekoa %25etik %30era handitzen du bazkideekiko, eta horrela araua oztopo izan ez dadin merkatu berrietara zabaltzeak dakarren enpresa-hazkundearentzat eta ondoriozko fakturazioaren eta giza baliabideen hazkundearentzat.

Nueva Ley de Cooperativas

Kooperatiba ezberdinetako ordezkariak, María Jesús San José, Enplegu sailburuarekin batera, Legea onartu ondoren.

Bazkideen erantzukizuna. Legeak, halaber, ez du ahazten hamarkada honetan eta aurrekoaren zati baten bizi izandako enpresa krisi handia; izan ere, konpondu beharreko zenbait egoera berri agerian geratu ziren.  Horretarako, bazkideek kooperatibaren hartzekodunen aurrean duten erantzukizuna mugatu egiten du, gizarte ekarpenen enbargaezintasuna finkatzen du eta ekarpenen itzulketari uko egitea ahalbidetzen du, kooperatibei beren ratio ekonomiko-finantzarioak desorekatzea eragiten dienean.

Gobernantza. Aldaketa sozialei, iraunkortasunari eta gobernantza kooperatiboan sakontzeko beharrari lotutako alderdiak ere jasotzen ditu legeak. Horretarako, zenbait neurri hartzen ditu, hala nola administrazio-organoko kide izan daitezkeen bazkide ez diren pertsonen kopurua handitzea, organo horretan idazkariaren figura kontseilaria ez den pertsona batek ere gauza dezan ahalbidetuz, bai eta kontseilari delegatuak edo batzorde betearazleak izendatzeko aukera ere, administratzaileen arreta eta leialtasun betebeharrak finkatuz edo kooperatibarekiko lehia edo interes gatazka dakartzaten jarduerak ez ez garatzera derrigortzea administratzaileei.

 
Gizarte-agentea.
Eusko Legebiltzarrak , halaber, garrantzia handia aitortzen dio euskal kooperatibismoari, ekarpen handia egiten baitio Euskal Herri oparoagoa, parte-hartzaileagoa eta berdintasunezkoagoa lortzeko eta gizarte eragiletzat jotzen du Euskal Kooperatibagintzako erakunde adierazgarriena, eta horri ordezkaritza instituzional ekonomiko, hezitzaile eta sozialeko organismoetan duen ordezkagarritasuna aitortzen dio, eta berariaz jasotzen du kooperatibak sustatzeko konpromisoa, modu eratzailean (kooperatiba berriak sortzea) eta kualitatiboan (lehendik dauden kooperatiben erabateko garapena).

MONDRAGONetik Javier Goienetxea Kongresuko lehendakariak Lege berriaren onarpenaren oso balorazio positiboa egin du, izan ere, bere hitzetan "adostasun zabala lortu da beharrezkoa zen eguneraketa egiteko, aurreko arauak 26 urte baitzituen".