Eusko Label zigilua duen Hegaluzea merkaturatzearen aldeko apustua egin du EROSKIk

Euskadiko sare komertziala osatzen duten 186 saltokitako arrandegietan eskainiko du. EROSKIren politika komertzialak ahal den gehiena indartzen ditu tokiko ekonomiak, ingurunean aberastasuna sortzeko eta nekazaritzako elikagaiak, gizartea eta ekonomia garatzen laguntzeko.
Card image cap
2022/08/08

EROSKIk apustua egin du Eusko Label zigilua duen Hegaluzea merkaturatzeko HAZI erakundearekin batean, eta produktu freskoentzat sortua duen marka erabiliko du horretarako, EROSKI Natur alegia. Euskadiko sare komertziala osatzen duten 186 saltokitako arrandegietan eskainiko du hegaluzearen kanpainak irauten duen bitartean.

Pauso bat gehiago da EROSKIk tokiko ekonomien alde egin duen apustuan, tokian-tokian sasoiko produktuak sustatzeko asmoz. “Eusko Label Hegaluzea merkaturatuz, berriz ere elkartu egin ditugu gure marka eta kalitatezko zigilu bat, Eusko Label oraingo honetan, eta horrek sinesgarritasuna, konfiantza eta fideltasuna gehitzen dizkie gure bezeroei.  EROSKIren politika beti izan da Eusko Label saileko edozein berrikuntza babestea. Horien aldeko apustua eginez eta lekua eta ikusgarritasuna eskainiz. Apustu horrekin bermatu egin nahi da produktuaren beraren ekoizpena eta iraunkortasuna, eta baita ekoizlearena eta inguruarena ere, kalitaterik eta hurbiltasunik handiena bilatuz eta inbertsioak eginez belaunaldi berrien eta berrikuntzaren alde“, adierazi du Asun Bastidak, EROSKIren Tokiko Produktuen zuzendari komertzialak.

“Hazi Fundazioak Euskadin lan egiten duten eragileekin duen lankidetzaren barnean, EROSKIrekin duena da garrantzitsuenetakoa, enpresa horrek elikagaien banaketan duen garrantziagatik. Badakigu hurbileko produktuen kontsumoak zer-nolako garrantzia duen, printzipio horretan bat gatoz EROSKIrekin, eta ingurumen arloko iraunkortasun irizpideak ere partekatzen ditugu, baita iraunkortasun ekonomiko eta sozialeko irizpideak ere, mesede egiten diolako kontsumitzailearengandik hurbilen dagoen ekonomiari, eta hori, halaber, mesedegarria da inguru hurbileko landa- eta gizarte-jarduerarako”, nabarmendu du Josu Garaialdek, HAZIko sustapen zuzendariak.

Tokiko produktuaren aldeko konpromisoa HAZIrekin

Era berean, iaz EROSKIk eta HAZI Fundazioak bat egin zuten Euskal Esnearekin egindako Euskal Gaztak proiektuarekin. Horren helburua da Eusko Label ziurtagiria duten euskal gazten errezeta tradizionalak berreskuratzea.

Ekimen berri horietaz gainera, EROSKIk lankidetza hitzarmenak ditu HAZI Fundazioarekin (Eusko Label kalitate markaren erakunde ziurtatzailea bera) eta Harakai-Urkaiko kooperatibarekin, zeinaren bidez Euskal Okela AGBak egiaztatutako behi haragiaren sustapena eta komertzializazioa bultzatzen den EROSKI Natur Euskal Okela marka propioarekin. Arrandegian, EROSKIk hegaluzearen zenbait kontserbatan eta antxoa freskoan ere txertatu zuen iaz Eusko Label ziurtagiria.

Akordio horien bidez egiten dugun apustua produktuak merkaturatze hutsetik haratago doa, etorkizun iraunkorraren aldeko apustua da, prezio justuak ordainduz, produktuak balioan jarriz, horien sustapena eta komunikazioa eginez, haien historiei buruz hitz eginez, gure dendetan lehentasunezko lekua emanez eta ekoizleekin eta hornitzaileekin harremana asko zainduz, baita merkataritza-produktu horiek kudeatzen dituzten organoekin ere, adibidez HAZI Fundazioarekin”, azaldu du Asun Bastidak, EROSKIren Tokiko Produktuen zuzendari komertzialak.

Euskadin nekazaritzako elikagaien arloko 300 ekoizle txiki ingururekin aritzen da EROSKI; alde horretatik, haien produktuek leku nabarmenduak dituzte bere dendetan, batez ere sasoian sasoiko frutek, berdurek eta barazkiek. EROSKIren politika komertzialak ahal den gehiena indartzen ditu tokiko ekonomiak, ingurunean aberastasuna sortzeko eta nekazaritzako elikagaiak, gizartea eta ekonomia garatzen laguntzeko. Eredu horrek oso dibertsifikatuta dagoen tokiko nekazaritza-ehuna bultzatzen du, zeina giltzarria baita sektorearen iraunkortasunerako.

EROSKI Natur markari buruz

EROSKI NATUR markaren barnean biltzen dira frutategiko produktu freskoak, harategikoak eta arrandegikoak, hemengo jatorria dutenak eta kontserbatzailerik eta gehigarririk ez dutenak. Marka horrekin, bermatuta eta kontrolatuta dago produktuek mantendu egiten dituztela zapore naturala ematen dieten ezaugarri organoleptikoak.

 Janari banatzaileetan lehena Euskadin

Kooperatiba izaera duen lehen banatzailea da EROSKI, eta liderra Euskadiko elikagaien banaketan. Lurralde horretako 9.000 produktu inguru merkaturatzen ditu, eta 1.700 euskal hornitzailerekin lankidetzan dihardu, haiei 770 milioi eurotik gorako erosketa eginez urtero.

Euskadin 412 saltoki ditu guztira, hala nola supermerkatu eta hipermerkatu propioak nahiz frankiziatuak, cash & carry-ak, gasolindegiak, optikak, bidaia bulegoak eta Forum Sport dendak eta Dooers dendak, bai eta on line supermerkatua ere. EROSKI club-en fidelizazio programak milioi bat Bazkide Bezero inguru ditu autonomia erkidego honetan.

Banaketa komertziala