Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Eusko Jaurlaritzak Fagor Automationen InFOCUS proiektua aitortu du

Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldeako Hazitek ikerketa eta garapen industrialaren programaren bitartez euskal enpresek garatzen dituzten proiektu ezberdinak saritzen ditu eta horien guztien artean, Fagor Automationen InFOCUS proiektuari eman dio puntuaketa handiena.
InFOCUSek erantzuna ematen dio PVD gatik (Physical Vapour Deposition) gainazal funtzionalak fabrikatzeko egoten diren mugei. Proiektua beste enpresa eta zentro batzuekin garatutakoa izan da, hala, Maier Group, Satlantis, ATS Automation, Xabet, Neurtek, Lazpiur eta Solid Machine Vision S.L. aritu dira.
InFOCUSek aukera eskainiko dio Fagor Automationen gainazal optikoen prozesuan zero-akats eta zero-hondakin estrategia bat ezartzeko.
Datozen hiru urteotan garatuko da InFOCUS, Jose Emilio Oti, Fagor Automationeko Ikerketa eta Garapen zuzendariaren gidaritzapean.