Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Euskararen normalizazio oinarrietatik hizkuntza bakoitzari funtzio propioak zehaztera
15 kooperatibetako ordezkariek hizkuntzen funtzio propioak izan zituzten hizpide, Otaloran, Korporazioko Euskara Mahai Teknikoak antolatutako saioan.
Zuriñe Arakistain, KIDE kooperatibako pertsonal buruak eta euskara koordinatzaileak, kooperatibako hizkuntzen politika orokorra eta kudeaketa sisteman txertatzeko prozesua aurkeztu zuen. Izan ere, euskara gainerako hizkuntzen mailara ekartzeko eta hizkuntza bakoitzari bere funtzioak aitortzeko urte eta erdi iraun duen prozesua garatu dute.
2017ko urte hasieran Hizkuntza Politika eta hizkuntza irizpideak lantzeko lantaldea sortu zuten kooperatiban, ondorengo hauekin osatua; Kontseilu Errektoreko ordezkaria, finantza zuzendaria, giza baliabideetako zuzendaria, sistemen arduraduna, marketin arduraduna, arrisku eta kreditu arduraduna, bulego komertzialeko burua eta komertziala. Irizpideak zehazteko Bikaineko Erreferentziazko Marko Estandarra erabili dute eta MONDRAGONeko Euskara normalizatzeko oinarriak kontuan hartu dituzte. Bertan, hizkuntzen aniztasuna onuragarria dela aintzat hartuta, KIDEn erabiltzen diren hizkuntzei bere lekua aitortu nahi izan zaie. Lekuan lekuko hizkuntzen erabilera bermatzeko eta komunikazio eraginkorra ziurtatu ahal izateko, ondorengo hizkuntza hauei funtzio propioak zehaztu zaizkie: euskara, gaztelania, ingelesa, txinera, frantsesa, portugesa, errusiera, alemana, katalana eta valentziera.
Euskal Herriko languneetan euskara lehenetsi da, ahal den heinean euskara hutsezko komunikazioa bultzatuz. Egun, hizkuntzen kudeaketa erakundeko kudeaketa sistema integralean txertatzeko bideak lantzen ari dira eta epe motz-ertainean politika horien aplikazioa bermatzeko praktikak garatuko dituzte. Zuriñek azaldu bezala, arrakastarako gako nagusia Euskara Batzordea eta Prozesuetako arduradunen arteko elkarlana bultzatzea izango da; izan ere, funtzio zehatz horiek prozesuetan txertatzeko urratsak erakunde osoan aplikatu beharko dira.
Praktika ezagutu ondoren, bertaratutakoen artean hizkuntzen kudeaketarekin lotutako kezkak eta erronkak partekatu genituen.