Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
“LKS KREAN identifikatu behar dute ingeniaritza euskaldun bezala”
Erronka estrategikoak
Negozioaren bilakaerari buruz, Lejarzegik argi dauka LKS KREANek bi negozio ildo garatu behar dituela. Giltza eskura eta estrukturazioa. “LKSk sortu behar ditu erronka estrategikoak eta motorra izan behar da. EKIAN proiektua da lan-berriaren ereduetako bat. Aipatu proiektuan, motorra da LKS”.
Euskararen arloari dagokionez, Aitor Lejarzegik lan sendoa egin du. Horren inguruan ere galdetu diogu.
Noiztik dihardu LKS KREANek euskara planarekin lanean.
2000 urtean sartu zen LKS Ingeniaritza euskara planean eta gure erronka zen hona lanera datorren edonork aukera izatea euskaraz lan egiteko. Orain ia 20 urte banatzen genuen arlo profesionala, zerbitzuarekin zerikusia duena, eta pertsonala. Bigarrenean euskararen presentzia normaltasunez ematen zen, ez ordea lehenean. Ni presidente sartu nintzenean gogorra egiten zitzaidan banaketa.
Nolakoa zen hornitzaileekiko hizkuntza politika?
EH Bildu zegoen Aldundian garai hartan, eta hornitzaileekiko hizkuntza politikan euskararen gutxieneko erabilera eskatuko zuela agindu zuen. Ingeniaritza zerbitzuetara euskara eramaten eta inplementatzen gu erreferente bilakatu behar ginela argi neukan. Jatorria, bilakaera, dimentsioa... gu moduko enpresarik ez zegoen eta euskararen integrazioan ere eredu behar genuen izan.
Nolakoa izan zen bilakaera?
Aztertzen hasi ginen zenbat enpresa industrialek zuten euskara plana, ea nola baloratuko luketen euskarazko zerbitzua, euren desioak bete ahal genituen euskararen ikuspegitik... Bezeroa lotzeko euskara balio erantsia izan zitekeela uste genuen. Euskara gure balio erantsia da. Bide horretan Zilarrezko Bikain ziurtagiria atera genuen, zerbitzura oso bideratuta, baina gehiago nahi genuen. Barruko egunerokotasunean, prozesuetan euskara ondo txertatuta geneukan baina bezeroari begira ezer gutxi genuen prozesatua.
Zertan ari zarete orain?
Lan egiteko moduan aldaketa dago. Erosotasun gunetik atera behar gara. Eroso sentitzen ez garen hizkuntza baten lan egitea gogorra izan daiteke, baina erronka asko ingelesez egin baditugu zergatik ez ditugu ba euskaraz egingo? Elebitasunean ohitu behar gara. Esaterako, azken urteetan, Batzorde Iraunkorrean, MONDRAGONen, euskaraz egiten ditugu batzarrak. Norbaitek arazoak baditu euskaraz zerbait aurkezteko, hizkuntza aldatzen dugu eta gaztelaniaz egiten dugu, baina normalean euskara da gure batzarretako hizkuntza nagusia. Gure profesionalek, %100 euskaraz gaituak izatea ez da erraza izango, baina neurriak hartzen ari gara eta ulermen maila altua baldin badute ase sentituko nintzateke.
Ulertzen dut hortaz, LKS KREAN gai izango dela zerbitzua euskaraz eskaintzeko etorkizunera.
Bezero euskaldunak identifikatuta ditugu. Esan behar dugu, zerbitzua euskaraz jasotzeko eskaera nahiko apala dela oraindik sektore batzuetan. Eta barnean, lan-taldeak, euskarazko zerbitzua eman behar denean, identifikatzen ditugu. Hori da gaurko errealitatea LKSn. Euskara batzordean, 2000. urtetik hona lortutakoa aztertuta, frenoa emanda geunden, estankatuta geunden. Euskara Batzorderako kideak lortzea ere zaila egiten zitzaigun, eta erronka honekin berpiztu dugu ilusioa. Ilusio horrekin, lanean ari gara zerbitzua euskaraz emateko aukera gero eta hobea izan dadin.